Denbora  4 ordu 20 minutu

Koordenatuak 722

Fecha de subida 25 de julio de 2016

Fecha de realización julio 2016

-
-
626 m
170 m
0
2,1
4,1
8,23 km

Bisitak 328, kokapena 9

Nondik gertu Elorregi, País Vasco (España)

Bergarako Elorregi auzoko San Prudentzio elizaren ondoan aparkatu eta eliz aurrean dagoen pista igotzeari ekingo diogu. Kilometro erdira pista bitan banatzen da. Eskuin aldera hartuko dugu, gero beste aldetik jaitsiko gara eta.

Tontorrerako bidea motza da (lau kilometro inguru) eta ia 500 metroko desnibela tarte horretan egin beharrak, batzuetan aldapa batzuk gogor xamarrak suertatzen dira haurrentzat.

Tontorrerako bidearen azken metroak politak dira garo artean dagoen pistatik barrena. Tontorrak lasai eserita egoteko parada eskaintzen du eta batez ere, Udalatx aurrez aurre izateak, bete berria den erronkari beste bat gehitzea dakarkio bapatean: aurreko haitz hori igotzea!

Bueltako bideak ezaugarri bertsuak ditu, baina beherantz denez, haurren kexak ez ditugu entzungo.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta