Denbora  3 ordu 30 minutu

Koordenatuak 706

Noiz igoa 29 de mayo de 2016

Noiz egina mayo 2016

-
-
390 m
23 m
0
1,9
3,9
7,76 km

Bisitak 739, kokapena 21

Nondik gertu Mijoa, País Vasco (España)

Mutriku pasa eta Saturrarango hondartzara iritsi aurretik dagoen industria poligonoan aparkatu dugu. Handik hasten da ibilbide honetako abiapuntua. Hasi orduko aldapa dugu eta ia atseden handirik gabe Santa Kruz ermitaraino igoko gara. Gure bidetik, ehun bat metro desbideratuko gara bertara iristeko.

Berez, leku ezin hobea Ondarroari begira une bat pasatzeko, baina behi eta txekorren simaurrak ez du atsegin egiten, berez txoko zoragarri honetan minutua batzuk igarotzea.

Handik berriro, antena handien azpitik pasatzen den pistatik tontorrera ez dira 700 metro baino gehiago izango. Hori bai, tontorrera iristeko 100 bat metroko malda gogor bat egin beharko diogu aurre. Tontorramendiren kasua ere, kasu berezia da. Zuhaitz artean, espero zitekeena baino bista eskasagoak daude.

Handik behera abiatuta segituan lotuko gatzaio berriro beheraino eramango gaituen pistari.Zirkular atsegina, une askotan itsasoa bistan dugulako.
Simaurrez inguratua dago, behiak inguruan larrean dabiltzalako. Ez da bixita atsegina egiten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau