Denbora  5 ordu 18 minutu

Koordenatuak 1679

Noiz igoa 6 de mayo de 2018

Noiz egina mayo 2018

-
-
1.315 m
718 m
0
3,3
6,5
13,04 km

Bisitak 322, kokapena 3

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Aloña mendilerroaren zeharkaldia egin nahi duenak bost tontor igo beharko ditu, eta beharbada nekatu egingo da, baina damutu ez. Egun ez oso argian ikusmira ederrak izan bagenituen, jakin nahiko nuke eguzki egun argitsu batean zenbat irabazten duen.

Ibilbide honen hasiera Arantzazuko aparkalekua da. Dururuntz abiatu eta pista hartuta ekialdera Gorgomendiraino eramango gaitu. Behin Gorgomenditik aurrera hasiko da haitz eta harri artean ibili beharra. Egia esan harkaitz artean ibiltzea ez da erraza eta arriskutsua ere suertatu daiteke, baina paraje berezi horietan gailur bakoitzak pozez betetzen du.

Aloñaren zeharkaldi guztia marra horiez markatua dago eta biderik ez dagoela ematen duen lekuetatik barrena eramango gaituzte markok.

Gaurko bidea 12 eta 10 urteko haurrekin egin da eta nekatu badira ere, egitea lortu dute. Egia esan metatutako pendiza nahiko handia izanda (900 metro inguru) egindako kilometroak ez dira asko, nahiz eta tontor arteko ibilaldian kilometro bakoitza luze joaten den harrizko bidea tarteko.

Gure kasuan lehenengo Gorgomendi izan zen, gurutze gunea. Bistak ederrak badira ere, gorago ikusten dugun Kurutzetzar tontorra gu bertara gaitezen “ohiuka” dagoela dirudi. Igoera ez da zaila, eta haitzen artean ibiltzen ohitzeko lehen tartea da. Gailurra baino metro gutxi batzuk lehenago ibilbide osoko unerik arriskutsuena pasako dugu, hamarren bat metroan pasabide aereoa dugu, ezkerrera metro batera amildegi beldurgarria baitago.

Handik aurrera, ondorengo ibilbidea gailurra igo gailurra jaitsi izango da (Putreaitz, Arkaitz, Urrabiatza, Arriurdin) beti haitz artean. Arriurdinetik Biozkorniako lepoera eta Durura iritsita, Arantzazura hanketan nahiko karga dugula ordurako. Polita da Durutik jaisten hasi aurretik egindakoari azken bistadizoa eskaintzea Aloñari, barrenak pixka bat puztu eta azken kilometroak harrotasunez errazago egiteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau