Denbora  2 ordu 29 minutu

Koordenatuak 637

Noiz igoa 11 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
676 m
301 m
0
1,4
2,7
5,47 km

Bisitak 741, kokapena 11

Nondik gertu Izaskun, País Vasco (España)

Ibilbide tipikoa, batez ere tolosarrentzat. Ez da Ernio edo Txindokin adina jende ibiliko, baina ezta askoz gutxiago ere. Tolosarrentzat ohitura herritik bertatik igotzea omen da, baina beste gehienok Izaskunera kotxez igo eta bertatik abiatzen gara. Ez da ibilbide luzea eta alde horretatik haurrekin ongi egiteko bidea da, baina, bestalde, aldapa gogorrak ditu bai gorakoan, bai beherakoan eta ez du mendi atsegina egiten. 2,5 kilometroan 400 metroko desnibela egiten da eta ez dago atsedenerako beta handirik.

Bestela, ibilbideak uneoro eskaintzen dituen ikuspegiak ordainezinak dira, bereziki eguraldi onarekin (Ez da ibilbide hau egin zen eguneko kasua).

Ohar moduan esan, ibilbide hau ez dela Uzturreko tontorreraino igotzen, zuzenean gurutzeraino baizik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau