Jaitsi

Distantzia

12,1 km

Desnibel positiboa

361 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

361 m

Gehieneko garaiera

885 m

Trailrank

21

Gutxieneko garaiera

579 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

4 ordu 31 minutu

Koordenatuak

625

Noiz igoa

6 de abril de 2015

Noiz egina

abril 2015

Iragazki aurreratuak

Iragazi erregistratutako hilabetearen edo dataren arabera. Bilatu jarraitzen diezun erabiltzaileen ibilbideak soilik.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Iragazki aurreratuak Iragazki aurreratuak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
885 m
579 m
12,1 km

Ikusita 1025 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Guirguillano, Navarra (España)

Axixuri eta Iguste tontorretatik bistak oso mugatuak izan arren, ibilaldian zehar norabide guztietara eduki ditzakegu bista paregabeak, Iruñerriko mendiak, Pirinioak, Bardeak, Moncayo, Ezkarai, Urbasa, Beriain, Esparatz eta beste hainbat toki.
Girgillano herritik abiatzen da ibilbidea. Piñudi artetik doan lurrezko pista batetik iristen da dagoeneko hutsik dagoen Sorakoitz herrixkara. Hau ikusteko sartu-irtena egin eta pista berberak goraka jarraitzen du. Bidegurutze batean ezkerretara egin behar da, beste pista bat hartuz, eta zerbait aurrerago, 4,8. km-an, pistatik atera egin behar da eskuinetara, alanbrezko hesi bat gurutzatuz (Adi GPSak dioenari). Pinudian sartzen da ibilbidea, eta nahiz eta biderik ez egon, GPSak dioenari jarraituz, eta pinudia garbia dela aprobetxatuz, goruntz jo eta berehala ehiztariek erabiltzen duten bide batera iritsiko gara. Pinudian jarraituz oraindik ere, zenbait ehiza postu zeharkatu eta Axixuri tontorrera iritsiko gara, ia konturatu gabe. Ez dauka buzoirik.
Bertatik beste ehiztari-bide bat hartu eta ur-baltsa baten ondoan dagoen pista-bidegurutze batetara iritsiko gara. Bertan beheko pista hartu, eta zelai artean gora egin ondoren, bertatik eskuinera atera eta zelai bat gurutzatuz, alanbrezko beste hesi batera iristen da ibilbidea. Hura gurutzatu eta ezkerreruntz, baso txiki batetik doan bidexka bati jarraituz, Iguste tontorrera iritsiko gara, hau ere buzoirik gabe. Bide beretik basotxoa zeharkatu eta gero aurreruntz jarraituko dugu, oso garbi ez dagoen bide batetik. GPSari adi egonez, bidetxo honek zeharkatzen duen pistetako batean eskuinetara joko dugu, langa bat gurutzatuz zelaian sartuz. Hortik aurrera erraza da ibilbidea jarraitzea, eta azken zatian errepidean ibiliko gara, nahiz eta zati txiki batean izan. Horrela itzuliko gara berriz ere Girgillanora.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau