Koordenatuak 1163

Noiz igoa 15 de noviembre de 2014

Noiz egina noviembre 2014

-
-
593 m
195 m
0
3,5
7,0
13,92 km

Bisitak 1744, kokapena 18

Nondik gertu Ataun, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: San Martin-Agaramunda-Mugarrikogaina-Iberondo-Franziskoenea-Iberondotxulo-Muñoa-Ergoiena auzoa-San Gregorio-San Martin.

Ataun eremu zabaleko herria da. Zati haundi bat Aralar Parke Naturalaren barruan dago eta Lizarrustiko Parke Etxean dauka sarbide nagusietako bat. Antzitatik Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko igarobidea da. Natura, ondare arkeolojigoa, artzai kultura eta mitologia batzen dira hemen. Aberastasun hau ezagutzera eman nahi dute ataundarrek. Balizatutako ibilbide sare bat garatu dute eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen dira.

Txango hau osatzeko markatutako bide horietako batzuk baliatzen dira. Seinalik gabekoak eta mendian zehar tarte batzuk ere badaude.

Ataun San Martinetik Arratondo auzo aldera errepideko espaloiatik hurbilduko gera. Urkillagako errepidea zapaldu eta 50 m. aurrerago, eskubirantz, eskailera batzuetatik gora basoan satuko gera. PR-Gi5 bidea da, balizatutakoa, GR20 bidearekin batera Urkillaga mendatera doana. Zuhaitz mota ezberdineko baso eder batetik 1.5 km. igaro ondoren bidegurutze batera iritsiko gera. Ur biltegi txiki bat eta norabideen zutabea daude. PRa eta GRa banatu egiten dira Otadimuñoko isuri bakoitzatik atzean utzi arte. PR-Gi5 (marra berde eta zuriak) Artetako baserriko errepidea gurutzatu eta bide zidor sastrakatsu batetik gorantz joan behar da, Otasoro muinoaren magaletik. Sasia eta otea saiesteko bide ondoan dagoen pinuditikk joateko aukera dago tarte batean. Ataka iztu bat pasa eta zabalgune batetik igaro ondoren basoan sartuko gera berriz Mendiurkullu baserrira iritsi arte. 200 m. aurrerago eskubitik utziko dugu balizatutako bidea Agaramunda mendi kaskora igotzeko. Bista ederrekin gozatu ondoren Agaramunda lepora jetsiko gera Mugarrikogainaren tontorrera igotzeko gerora. Baso arteko kaxko sasitxua da. Pinuditik behera jetsiko gera Iberondo baserrira joateko. Mendi pista eta otearen arteko bidexurre da, tartean ere bi alanbre-hesiak pasatu beharrekoa. Zati hau saiestea badago gertu dagoen Urkillaga mendatera jetsi ezkero. Iberondo baserritik Franziskoenea baserrira. Langa bat pasa eta belardi txiki bat dago, ondoren bide zidor batetik, mendia zeharkatuz, Muñoaren ekialdeko aldapa garbiagoetara urbilduko gera. Bidea ezkerretik utzi eta 300 m. gorago Muñoaren tontor airoso eta arrokatsua zapalduko dugu. Aia auzoko baserriak eta Ataungo mendi basotsu eta pagadi ederreen ikusleku aparta da tontor xume hau. Bira bat eginez itzuliko gera Muñoaren gorantzko bidea hasi geran lekura. Alanbre-hesi bat pasa eta belardi batetik behera Iberondotxulo baserrira iritsiko gera. Baserria atzean utzita San Gregoriotik Lizarragara doan errepidera jetsiko gera. Ergoiena auzora 400 m.
joango gera errepidez, ezkerretik zubia pasa eta sagardotegiko etxeen artean Sara Ibilbide ederrari hasiera emango diogu, Agauntza erreka ibilguaren ondotik San Gregoriora aurrena eta San Martinera gero eramango gaituena.

PD: Orokorrean bide garbiak diren arren tramo batzuk mantenu lanaren faltan daude eta sasitza nagusitzen ari da. Sara Ibilbidean ez ezik hamaika langa eta ataka ere zeharkatu behar dira.
cima

Agaramunda

Parque Natural de Aralar
Lepoa

Agaramunda lepoa

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Alanbre-hesia1

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Alanbre-hesia2

460 m altura
parquing

Aparkalekua

Zona Urbana
Waypoint

Arteta baserria

Arteta
Waypoint

Barandiaran Museoa-Errota

Topopirineos 1c
Intersection

Bidegurtutze1

Parque Natural de Aralar
Intersection

Bidegurutze2

Carretera sin pavimentar
Intersection

Bidegurutze3

Pr-Gi5
Intersection

Bidegurutze4

Parque Natural de Aralar
Intersection

Bidegurutze5

Calle
fuente

Ergoiena Auzoa

Ergoiena Auzoa
Waypoint

Franziskoenea baserria

Franziskoenea
Intersection

Gr-121

Red Local
Waypoint

Iberondo baserria

Iberondo
Waypoint

Iberondotxulo baserria

Iberondotxulo
Ur-jauzia

Larruntza Presa

260 m altura
Waypoint

Mendiurkullu baserria

Mendiurkullu
cima

Mugarrikogaiñe

Parque Natural de Aralar
cima

Muñoa

Parque Natural de Aralar
Waypoint

Otadimuño

Waypoint

Otasoro

Waypoint

Sara ibilbidea

Topopirineos 1c

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau