Koordenatuak 1172

Fecha de subida 10 de abril de 2016

Fecha de realización abril 2016

-
-
416 m
154 m
0
3,7
7,5
14,92 km

Bisitak 890, kokapena 33

Nondik gertu Ugartemendi, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Senpere-Ugartemendi-Altamira-Aierdigaina-Olaberria-Aranguren auzoa-Errekalde auzoa-Lazkao-Zubierreka-Suki-Amundarain-Lazkaomendi-Senpere.

Goierriko txoko eta paisai ederrak ikusteko aukera paregabea ematen du txango honek. Bideak oso garbiak eta erosoak dira, adin guztietako ibiltarientzat aproposak. Zenbat puntutan ere baliza eta zutabe informatiboak daude. Bidean zehar, edozein norabidera begiratuta, oso bista politak ikusten dira Goierriko ikuspegi zabala eskeiniz Aralar eta Aizkorri mendilerroak begibistan daudelarik besteak beste . Belardiak, basoak, abereak, baserriak, baratzak eta abar gehitzen badira benetako paisai bukolikoak dastatzeko paradak izango dira.

Beasaingo Senpere Merkatalgunetik abiatuta Olaberrira igo aurrena. Olaberriko Errekalde auzotik Lazkaora jetsi eta Zubierreka industrialgunea pasa ondoren Ataungo Suki aldera igo. Gorago Amundarain baserrian GR 20a jarraituz Lazkaomendira jeisten da bidea. Lazkaomenditik Senperera itzultzeko CAF lantegiaren atzekaldera doan bidetik jetsi behar da (Argintzao baserria pasa eta eskubitik dagoen aurreneko pistatik behera).

Oso ibilbide gomendagarria. Irisgarritasun ona dago bidearen edozein puntutik abiatuta eta txikibiltarien zaletasuna pizteko bide aproposak dira. Puntu askotan ere atsedena edo otordua egiteko paradak badaude.
Carretera Local
Altamira
Carretera Local
Amoskotegi
Carretera Local
Aranguren
Carretera Local
Gi-3491
Carretera Local
Garitaingaraikoa
Gi-3560
Carretera Local
Carretera Local
Ugartemendi
Sukitxikia
Camino
Carretera

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta