-
-
1.410 m
422 m
0
6,4
13
25,7 km

Bisitak 858, kokapena 20

Nondik gertu Urzabal, País Vasco (España)

Larraitzen hasi eta amaitzen den ibilbide honetan Goierriko Aralar inguruko mendi ezagun edo nagusienak igotzeko aukera izango duzu. Bidea ez da oso luzea (25 km) bai bai da gogorra. Luzeratik aparte beste datu batzuk:

- Altuera minimoa: Larraitz, 404 metro.
- Altuera maximoa: Ganbo, 1412 metro.
- Desnibel positiboa osora: 2100 metro.
- Ura: ibilbidean puntu ezberdinetan iturriak topatuko ditugu: Larraitzen, Oria iturria (Txindokiko igoeran), Salingain eta Arrubi Gañe mendien artean aska baten ondoan dagoena (nik elurrez estalita topatu nuen), Ausa Gaztelu mendiaren azpian, eta Ausa Gaztelutik behera, Larraitzetik irteten den pistara iritsi aurretik langa baten ondoan dagoena. Udan hauetako iturri batzuk lehortzen direnez, ibilbidea Igaratza edo Errenagaraino luzatu daiteke bertan dagoen iturrian ura hartzeko.
- Zailtasuna: Elur gogorra behin baino gehiagotan ekidin nahian trepadatxo bat edo beste egin behar izan nuen, baina elurrik gabe teknikoki zailtasunik ez duen ibilbidea da. Dena den, ia ibilbide osoan gora eta behera arituko gara gure hanken "mesederako" jejeje.
- Igotako mendiak: 18.
- Egindako denbora: 5 ordu eta 30 minutu. Argitu beharra daukat tarte batean baino gehiagotan korrikan aritu nintzela, beraz, denbora hau kontu handiz hartu ibilbidea oinez egin nahi bada.

Kontuan izan beharreko beste gauza bat da nik bidean hainbat elurtegi topatu nituela, beraz, ibilbide hau elurrik ez dagoenean egin nahi bada, hainbat puntutan ibilbidea zuzenagoa egiteko aukera izango du.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/04/aralar-ezagutzeko-ibilbide-ederra.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau