Denbora  6 ordu 58 minutu

Koordenatuak 898

Fecha de subida 7 de diciembre de 2018

Fecha de realización septiembre 2018

-
-
1.464 m
1.084 m
0
4,5
9,1
18,18 km

Bisitak 111, kokapena 7

Nondik gertu Goñi, Navarra (España)

Hora Inicio: 09/16/2018 09:55
Hora Fin: 09/16/2018 16:54
Distancia recorrida: 18,4 km (06:58)
Tiempo en movimiento: 04:17
Velocidad media: 2,63 km/h
Vel. en Mov.: 4,29 km/h
Velocidad Máxima: 18,95 km/h
Altura Mínima: 1078 m
Altura Máxima: 1490 m
Velocidad Ascenso: 206 m/h
Velocidad Descenso: -222 m/h
Ganancia Altitud: 719 m
Pérdida Altitud: -736 m
Tiempo Ascenso: 03:29
Tiempo Descenso: 03:19


Txango ederra aurkeztuko dut gaurkoan. Iruñatik gertu dugun Goñi herritik Mikel Deunaren baselizan kotxea utzirik, Trekua mendira igo eta ondoren Beriain mendira arte. Itzuleran Lezizeaga mendira igo eta Trekura berriz igo ondoren, Borda Zaharretara jaitsi, Goñiko trekua trikuharria aldera irteteko, handik kotxera iritsiz.

Zailtasun gehiegirik gabeko ibilbidea lainoa edo eta hotza edo bero gehiegi egiten ez badu.

18 kmtik gorako ibilbidea eta 800 metro inguruko gora eta beherekin. Sei ordutik gorako denbora eman dut, baina kontutan izan argazkiak eta paisaiaz goxatzen joaten naizela.



Ibilbidea eta altimetria.







Arestian erran bezala, Mikel Deunaren baselizara arte kotxez igo naizela. Goñi herritik goraino iristen den errepidea gero eta okerrago dagoen arren, oraindik zenbait zatitan asfaltoa ikusgai du. Bertan tokia nahikoa izaten da zenbait kotxe aparkatzeko.







Pistatik abiatu eta mendi-lepo batetara iritsiko naiz. Bertan atakatik hesia gainditu eta pista eskuinetik utzi beharko da.







Hasieran hesiaren aldamenetik ibiliko naiz baina igoeraren ostean hesitik urrundu eta lautadatxo batetara iristeko. Basoak argi ilun ederrak eskaintzen ditu pasarte honetan. Kontutan izan aurrerago basotik irten eta txango osoan ez dela itzal bakar bat ere izango.















Lautadatxoa zeharkatu eta zuzenean harri metaketa eta kaihrnak jarraituz basotik irten eta pista batetara atera beharko naiz.











Bide berri honetatik, eskuinetik igotzen jarraitu eta hesia ikusten delarik, ezker aldera apur bat desbideratuko naiz, bertan dagoen Goñiko Trekua trikuharria bisitatzeko. Trikuharri honen inguru, Txoperena lagunak hauxe dio: "Se trata de un monumento singular, al menos en Navarra, no conocemos ningún otro dolmen, que en su galgal guarde dos cámaras independientes, incluso estas se encuentran orientadas de diferente manera.

En mi opinión, se utilizo un primer dolmen hasta amortizarlo y se le adosó otra nueva cámara con su correspondiente canchal, con el resultado de un túmulo un tanto ovalado.

Esta manifestación se halla rebajada en su altura, aunque no vemos graves daños en la estructura de las cámaras y se tendría que tener en cuenta, de cara a una intervención arqueológica, por su singularidad y la posibilidad de hallarse poco dañado por remociones incontroladas."







Trikuharritik gertu animaliek ura edateko aska bat dago,




eta ondoren hesia gainditzeko langara hurbildu eta bertze aska bat izango da, gerora urmael artifizialera bideratuko naizelarik. Baltsa nahiko handitxoa eraiki dute bertan, neguko elurrak eta eurien ura metatzeko.


 Hesia



Bertze aska



 Urmaela








Ezker aldera begiratuz bide bat nabari da. Hara zuzenduko naiz mendi magaletik mendi-ertzera iristeko.



Bertatik bertze ikuspegi zabala ageriko zait, eta nola ez ba, Beriain mendia nagusitu ere.











Trekua edo Goñiko garaietara hurbiltzea da ondorengo helmuga.







Aurren tontorra Arrasaundi mendia da.



















Ondoren bertze tontortxo batetik pasa,






GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/goni-trekua-beriain-lezizagoa.html
Goñiko altuetako aurren tontorra.
Aziendak ura edateko aurren aska.
Bigarren aziendarako aska.
Beriain mendiko tontorra.
Treku mendiarean azpian dauden borda zenbaiten aurriak.
Artzain borda eta kortak
Borda zahar batzuen aurriak.
Euskal Herriko erdigune geografikoa.
Basotik irten eta bidetxo batetik bertze pista batetara atera. Handik eskuinetik igotzen jarraitu
Mendi ertzara irten eta eskuinetik tontorretara bideratu beharko da.
Pistara berriz irten eta ezkerretik Beriain aldera igotzen jarraitu.
Pista utzi eta eskuinetik bertze amildegiaren aldera hurbildu, bertatik jarraitzeko.
Trikuharri berezia da hau.
Aldapa goraren ostean jaitsiera txikia eta harantxo txiki bat izango dugu basoan.
Puntu honetan hesia gainditu behar da.
Bertara ateratzen da Kilometro Bertikala. Zutoin bat adierazten du.
Mendi-lepotxoan hesia gainditzeko metalezko langa bat dago.
Lezizagoa mendia.
Lizarragatik datorren pistara aterako gara puntu honetan.
San Donato baseliza eta aterpea, Beriain mendian.
Ibilbidearen hasiera San Miguel baselizaren aldamenean dago.
Bertze tontor bat Goñiko altuetakoa.
Treku mendia.
Uharte Arakiletik igotzen den bidea puntu honetan ateratzen da.
Urmael edo baltsa artifiziala.
Bigarren urmael edo baltsa artifiziala.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta