-
-
1.472 m
614 m
0
5,9
12
23,62 km

Bisitak 576, kokapena 4

Nondik gertu Markina, País Vasco (España)

Parketxetik Baias errekan gora egiten dogu eta Arlobiko zubira iritxi baino lenago eskubira artzen dogu eta pagadi batean sartzen gara.Bertatik beste erreka bat dator,Baiasekin bat egingo duena.Zati batean bere ondoan egingo dogu goruntz.Erreka honek Larreakorta du izena.
Pagadi ederra da eta une batean erreka gurutzatu eta esker aldetik pista bat artuko dogu eta zati haundi batean bartatik joango gara,hau desagertu arte.
Ohin,bidea erdi desagertzen da eta guk asmatutako,errekatxo bideak,txillar,eta iri artetik,iturriberri deitzen dan iturrira heltzen gara.
Ur freskoa edan eta aldapa gogorra daukagu aurrean,baina etzaigu asko gelditzen eta laister Gorbeako gurutze azpian gaude.
Argazki batzuk,ur tragoxka bat eta Bizkai aldera egiten dogu.
Egiriñao iturritik eta aterpe ondotik pasatzen gara eta ezkerrera egiñaz Padrobaso errekakin bat egiten dogu.
Hemendik gertu dago errekaren iturburua baina beheruntz egiten dogu eta Basatxi deitzen dan bidea artzen dogu.Pagadi eder batetik pasatuko gara eta hau bukatzerakoan,Albizkorta txabolara helduko gara.
Hemendik pista zabal bat artu eta ohin dana beheruntz Arlobiko zubiraino.
Gelditzen zaiguna ezagutzen dogu,hemen lotzen bai dogu goruntz egin dogun bidearekin.
Esan bear dot erreka utzi eta Gorbea tontorreraino oreinen muuu,meee,muuu,meee......, orroak entzuten joan giñela.Pena bat.Bakarrik entzun.Ikusi ez genituen ikusi.
21-SEP-16 11:03:36AM
21-SEP-16 10:05:44AM

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta