-
-
1.482 m
701 m
0
1,7
3,4
6,81 km

Bisitak 80, kokapena 0

Nondik gertu Etxaguen, País Vasco (España)

Waypoint

bidegurutzea

Bidea oso ondo markaturik dago bideseinaleen bitartez eta honetaz gain hainbat puntu hori ikus ditzakegu bidea markatuz erreferentzia gisa. Ez daude bidegurutze asko, lehenengo honetan ezkerretara jo behar da. Bideak aurretik bezain zabal pagadian jarraitzen du eta malda nahiko txikiarekin.
Waypoint

Ez galtzeko puntua

Nahiz eta bidegurutzea ez izan, puntu honetan pixkat despistatuz gero nahastu egin gaitezke. Bideak ezkerretara egiten du, beraz aurrez aurre geratzen den zabalunea ezkerretara utzi behar da. Hemen bidea estutu egiten da eta malda gogortu egiten da.
Waypoint

bidegurutzea

Bidegurutzean ezkerretarako bidea hartu behar da, behin bide hau hartutakoan malda gehiago gogortzen da eta bidean harri kanto handiagoak daude. Behin aldapa handiena igarotakoan malda asko leuntzen da eta tarteren batetan beheruntz ere egin behar da pixka bat.
Waypoint

Txabola

Pagadian aurrera egin ahala bidea estutu egiten da eta pagadi barneko azken malda esanguratsuak zeharkatu behar dira. Txabola batzuen albotik pasa ostean iada basoa atzean utzi eta maldan gora galbiderik ez duen bidea jarraitu behar da. Puntu honetatik sekulako ikuspegia dago, aurrez aurre Anboto, Aizkorri eta Aralar ikus daitezke besteak beste
Waypoint

basotik irteera

Puntu honetatik aurrera bideak ez du inongo galbiderik ez baitago batere landaretzarik ezta bidegurutzerik ere, gainera urrunera Gorbeia gurutze ospetsu eta handia ikus daiteke. Gurutzeak hain handia izanik nahasmena sor dezake izan ere ibiltaria urrunetik ikusita dagoena baino gertuago dagoela pentsa dezake eta ondorioz igoerako azkenengo tarte hau errealitatean dena baino luzeago iruditu daiteke.
Waypoint

gailurrerako lepoa

Azkenengo malda igo besterik ez da egin behar Gorbeiako gailurrera iristeko. Argazkian lepoko bideseinalea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau