-
-
885 m
613 m
0
3,0
6,0
12,09 km

Bisitak 64, kokapena 1

Nondik gertu Elosua, País Vasco (España)

Irimo, Urretxu gainean gurutze handi batekin ikusten dugun tontorra da. Karakaten hazten den mendi lerroaren azken tontorra dugu.
Gu Bergaratik joanda Gorlan kotxea utziz, ibilbide zirkularra egingo dugu.

Gorlako kantina ondoko Aparkalekutik irtengo gara bertan kotxea utzita. Hasieran hegoaldera joko dugu kantina eskerretara utziz, pista zabal bat dago eta bera jarraituz; Ezkerretara elkarte handi bat utziko dugu, norabide berdina jarraituz laster bista ederrak dituen aparkaleku txiki batetara helduko gara, pittin bat gozatu ondoren paisaiaz pistatik jarraituko dugu, laster bidegurutze batean zuzen jarraituko dugu, pinudi artean gaude orain, laster beste bidegurutze handi bat ikusiko dugu eta gu ezkerrekotik egingo dugu, gure bidea oso nabarmena da, eta ez dauka arazorik, laster beste bidegurutze batean gorantz zuzen joango gera, (transformadorea).
Metro batzuk eginez beste bidegurutze handi batera helduko gara, mahaiak duen atseden gune bat da, eskumatik hasita bigarren adarra hartu behar dugu hemen, zuzen doana, jarraituko dugu pinudi artean, ezkerretik datorren beste adar bat utziko dugu zuzen jarraituz, laster zuhaitz gabeko toki batean beste bidegurutze bat topatuko dugu, ezkerrekoa hartuko dugu orain ,(gero eskumakotik etorriko gara), orain bidea gorantz egiten du nabarmen, laster errebuelta pare baten ondoren gandor batera helduko gara, gandor honetan dagoen senda jarraituz arazorik gabe Irimoren benetako tontorrera helduko gara eta pittin bat jarraituta Urretxutik ikusten den gurutze handira helduko gara.
Hemen Zumarraga eta Urretxuko bistak ditugu. Atseden txiki baten ondoren, gurutzetik irtenda, Urretxu aldera beherantz egiten duen sendatik jarraituko dugu, laster pista bihurtzen dena, momentu batian bidegurutze bat dugu eta behera joan beharrean pittin bat gora joango gera eta gero altura galdu gabe, pista honetatik jarraituko dugu (GPS-a lagungarri), 500bat metrotan lehengo bidegurutzera heldu arte, eta orain igoeran erabilitako bide berberetik Gorlako kantinara helduko gara, zer edo zer bertako tabernan jan eta kotxeraino joango gara gaurkoa bukatutzat emanda.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau