ixone1
20 1 7

Koordenatuak 208

Fecha de subida 6 de febrero de 2018

-
-
146 m
4 m
0
1,4
2,7
5,45 km

Bisitak 144, kokapena 3

Nondik gertu Elexalde, País Vasco (España)

Bisitariek oso estimoan duten Plentzia-Gorlizko badiak, hainbat bitxi(keri)a gordetzen ditu. Oso eremu geografiko murriztuan interes ekologiko, historiko eta sozial handiko puntuak aurkitzen dira.
“Gorlizko Kostaldeko Bitxi(keri)ak” ibilbidearekin, Gorlizek ohikoa duen hondartza turismoaz gain, naturarekin, ingurugiroarekin eta historiarekin erlazionatutako turismoa bultzatu nahi da.
Ibilbide honek kostaldeko paisaia miresgarriak eskaintzeaz gain, puntu hauek ezagutaraztea du helburu, ezagutzen dena maitatzen delako, eta maitatzen dena zaindu.

Publiko orokorrari zuzendutako ibilbidea.

Ibilbidearen ezaugarri orokorrak:
Bi noranzkako ibilbide zirkularra
Luzera: 5,5 Km. Iraupena: 90´
Desnibela: 140 m inguru
Mugikortasun murriztuko pertsonentzat ezegokia

Ekipamenduak:
Inguruan ondorengo zerbitzuak topatu ditzazkegu, parkinga, autobus geltokia, sorospen etxea (ekainetik irailera zabalik), komunak, iturriak, tabernak, aisialdirako zonalde egokituak (hondartza, bidegorri eta pinudia), hiri-tresneria (zakarrontzia, bankuak, argiak, barandak, etabar)

Zailtasunak edo/eta kontutan hartu beharrekoak:
Bidexidorra hainbat puntuetan labarraren ertzetik hedatzen da.
Puntu eta garai jakin batzuetan landareria itxia egon daiteke, ibilbidea oztopatu dezakena.
Itzalik gabeko tarte garrantzitsua.
Ibilbidearen inguruetan iturriak badaude ere, ibilbidean zehar ez dago iturririk, ura eramateko gomendioa luzatzen da.
Arropa eta zapata eroso eta egokiak.
Foru Abeletxea eta Fauna Basatia Sendatzeko Zentroaren zeregin eta helburuak azalduko dira.
Gorlizko Itsasargia; Billano lurmuturra eta Billano irla ezagutuko ditugu.
Gerra Zibila bukatuta eta Bigarren Mundu Gerra hasita zegoela, erregimen frankistak Pirinioetako Babeserako Antolakuntza jarri zuen martxan. Babes plan honen barruan, Kantauritik itsas erasoak ekiditeko, Billano lurmuturrean bunker eta galeria sareak eraikiarazi zituen. P Lineak Estatu Espainola Aliatuen edo Errepublikaren aldeko herbesteratuen inbasiotik babestea zuen helburu.
XVIII. mendean badiaren babeserako eraikitako gotorlekuaren aztarnak. Bertateik Barrika - Sopelako itsaslabarraren ikuspegi pribilegiatuaz gozatuko dugu.
Badiaren ikuspegi lasaigarriaz gozatzeaz gain, kostaldeko flora apur bat gehiago ezagutzeko aprobetxatuko dugu geldialdia.
Sorrera eta garrantzia
Bertan hasi eta bukatuko dugu ibilbidea. Parkina, autobus geltokia, sorospen etxea, iturria, komunak eta taberna zerbitzuak ditu. Aisialdirako beste aukera batzuk: Hondartza Bidegorria Pinudia, mahai, banku, parrila, iturri eta kolunpioz hornituta

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta