Denbora  3 ordu 49 minutu

Koordenatuak 1381

Fecha de subida 18 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
851 m
118 m
0
2,2
4,3
8,62 km

Bisitak 924, kokapena 12

Nondik gertu Arribe, Navarra (España)

Arribe herrian kotxea utzi, Araxes ibaiaren gainetik pasa, eliza gure ezkerrera utzi eta porlanezko malda bizian gorantz abiatu gara marka zuri-hori-laranjek erakusten diguten norabidean. Bidegurutzera iristean Uba alderako bidea hartu dugu, bestea itzulerako utziz. Basoan murgildu gara, gaztainondo, izei, pago, hurritz… Ezker aldera pare bat baserri-borda lagata pagadian sartu gara sigi-sagan leporaino igoz. Artegietako langa igaro eta honen eskuinetik ateratzen den zidor ikusgaitz batetik, gero bide nagusiarekin bat egin dugu. Lehen metroak bete eta ezker aldera Ezurmendiko hilarriaren ondora igo gara. Leku polita eta bitxia. Bidera itzuli eta aldapa labur eta pikoa gainditu eta gero, baselizaren inguruan Gorritiko gazteluaren hondar xume batzuk ikusi ahal izango ditugu. Nafarroako Erresumaren gaztelu hau 824 metroko Santa Barbara mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran alderako igarobidea menderatzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean Araxes harana.
Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan, tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen. Gure historiaren pasarte txiki hau gogora ekarri eta metro batzuk aurrerago dagoen Malkorraundiko tontorrean atsedena hartu eta hamaiketakoa egin dugu.
Abiapuntura itzultzeko, mendiaren ertzetik marrazten den xendan barrena jaisten hasi gara bi marra gorrik erakutsi diguten bidetik. Lepora iristean, eskuinetik zabaltzen den pistan barrena jaisten hasi gara. Pagadian zehar altuera galdu eta berriro bidegurutzera jaitsi gara. Puntu honetatik gorako erabili dugun pistatik segitu dugu herriraino jaisteko.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/02/blog-post.html
Arribe
Artegietako lepoa
Ezurmendiko hilarria
Santa Barbara ermita
Malkorraundi
Lepoa
Arribe

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta