Denbora  11 ordu 36 minutu

Koordenatuak 2220

Fecha de subida 11 de junio de 2019

Fecha de realización junio 2019

-
-
816 m
48 m
0
8,0
16
31,93 km

Bisitak 2, kokapena 0

Nondik gertu Bera, Navarra (España)

2019ko ekainaren 2a. Etapa luzea eta gogorra. Herritik gora abiatuko gara Labeaga ikastolaren ondotik. Igotzen hasi eta nahiko azkar iturri bat dugu ura hartzeko. Gorantza goazela, Santa Barbarako lepora helduko gara. Igoera horretatik aurrera, Berako Migel izeneko herritar batekin joan ginen, hitz eta pitz, Lizaietako bentaraino. Oso gizon atsegina, inguruko parajearen berri eman ziguna. Bihoakio gure agurra eta eskerra. Tabernan biderako otartekoa erosi genuen eta ura hartu, ez baita ugaria ibilbide honetan ekainaren hasiera izanik ere.
Bentatik gora Xorilepora helduko gara eta Lesakatik datorren bidearekin bat egin. Ondoren pista utzi eta mendi bidetik jaraituko dugu, borda ugari inguruan, eta Lakaingo lepora helduko gara. Jeitsieran Maritoneko borda baserriaren ondotik pasako gara, ganadu-eraikuntza handia ondoan. Ura hartzeko aukera. Belar lanak zituztela esan zigun baserritarrak, eguraldia ere halakoa. Gorantza jarraituta, Irazako lepoa pasako dugu. Handik aurrera, pista jarraituz Urtsumiatzako lepora helduko gara, bidegurutzea eta guretzak gurutz-bidea jadanik, eguraldia eta desnibela medio, gogortzen ari baitzen etapa. Bertan bazkari legea egin genuen eta bentako otartekoa jan. Ur gutxirekin geunden eta ondo erabili beharra zegoen. Hurrengo iturria ordu betera edo genuen. Aurretik pasatua nintzelako banekien Eskisaroiko lepoan eskuinera hartuta, 500 metrora edo, ura bazegoela Kortari izeneko baserriaren ondoan. Eta horrela izan zen, eta eskerrak! Horregatik markatu dut puntu hori, udan ezinbestekoa izango baita GRko bidea une batez utzi eta ura hartzeko.
Eskisaroitik gora bidea gogortu egiten da Atxuelako leporaino. Bide honetan zehar Bigarren Mundu Gerraren ostean egindako hainbat bunker ikusiko ditugu. Hemendik beherantza Maistruzarra baserria ikusiko dugu eta ondoan iturria. Bertan Gironako gazte batekin egin genuen topo. Cap de Creusetik zetorren bizkarrean “armairu” puska zuela, 15 kilo berak esan zigunez. Gaztea eta sasoikoa izaki. Ez zuen nire antzarik! GR 11 eta GR 15 tartekatzen ari omen zen; izan ere garai honetan, ekaina hasieran, pirineoak zeharkatzen dituen bideko puntu asko elurrez eta izotzez estalirik baitaude, eta derrigorrez behera jo behar.
Elizondo aurretik, Bagorditik pasako gara, egun-pasa egiteko leku lau eta egokia. Indarberritzeko zertxobait jan genuen, motxilan genituen hondarrak, eta azkeneko jeitsierari ekin genion gure helmugara heltzeko.
Kronika txiki hau bukatzeko zenbait aholku:
- Uda garaian egin behar bada etapa hau, uztail, abuztu edo irail hasieran, goiz atera.
- Ura ondo erabili eta esandako puntuetan hornitu. Gure ustez Eskisaroiko lepora heldu aurreko hiru ordu inguan ez genuen urik ikusi.
- Indarrak ondo erabili, igoerak lasai hartu.
- Propaganda egitea bada ere, guk Trinkete ostatuan egin genuen lo eta oso ondo. Nahiz eta beranduxeago irten hurrengo egunean Urkiaga aldera, merezi zuen bertako gosariak. Gainera, aurreko egunean gorputzari emandako tratua konpondu beharra genuen nolabait.
Etxalar eta Sara lotzen dituen lekua da, orain dela ez hainbeste arte muga zena. Gaur egun taberna bat dago eta ostatu bat bere ondoan. Paraje hau oso ezaguna da udazkeneko uso ehiza tradizionalarengatik, sarez ehizatzen baitituzte antzinako erara.
Lepo honetan Arkeologia ibilbideko informazio panela dago.
Hemen eskuinera hartu GR ibilbidea utzita Kortari baserri ondoraino eta bertan iturria dago

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta