Denbora  8 ordu 57 minutu

Koordenatuak 1997

Noiz igoa 29 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
2.233 m
1.272 m
0
5,6
11
22,56 km

Bisitak 6, kokapena 0

Nondik gertu Los Arañones, Aragón (España)

2019ko irailaren 23a. Duela lauzpabost urte utzitako bideari ekingo diogu azkenean. Orduan, eguraldi txarra medio, Canal Royako aparkalekuan utzi behar izan genuen Donejakue bidea hartuta Canfrancerantz abiatzeko. Kasu honetan Santa Cristina hotelaren gainaldean utzi gaitu autobusak, berezko geltokian, Canal Royako aparkalekuan ez dela geldituko esan digu Jacatik Somportera dihoan autobusaren gidariak zipotza baino serioago. Hogei minutuan hartu dugu Sallenterako bidea eta bertako iturrian ura hartu ondoren, aurrera jarraitu dugu marka txuri-gorriak jarraituz (ironia ederra bi Errealzalerentzat!).
Bideak apurka-apurka gorantz doa eta ordu bete barru gara Canal Royako aterpean. Hemendik aurrera aldapa gogortu egingo zaigu eta hurrengo gunea Rinconada izeneko eremu laua da. Ur tragoa egin eta azkeneko igoerari ekingo diogu Anayeteko lepora. Eremu polita oso goiko lau hau, ezkerrera bi aintzirak eta inguruan Anayet eta Vértice de Anayet mendiak besteak beste. Iparrera Midi d´Ossau mendi ezaguna. Otartekoa jateko ordua da eta atsedena hartzeko jaitsierari ekin aurretik.
Jaitsiera Culivillas sakanetik behera egingo dugu eta ordu erdi ingurura dago Anayeteko eski estazioa. Mantenimendu lanetan ari ziren gu pasa ginenean, negurako prest edukitzeko. Bideak aurrera egiten du Portaleteko errepidera heldu arte. Han zelairantza egiten du bideak eta horrela joango gara Formigaleko eski aparkalekuraino. Hemendik Sallentera joateko Formigal herritik pasako gara, eski apartamentu sail hutsen ondotik, autobusen aparkalekura doan pistatik lehenik eta Sallentera doan errepide zaharraren azpialdetik ondoren.
Aintzira

Anayeteko aintzirak

refugio libre

Canal Royako aterpea

Waypoint

Canal Royako bidea

Intersection

Eskuinera

Waypoint

Formigal

fuente

Iturria

Waypoint

Anayeteko eski estazioa

Waypoint

Rinconada

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau