Denbora  6 ordu 42 minutu

Koordenatuak 1494

Fecha de subida 11 de junio de 2019

Fecha de realización junio 2019

-
-
1.177 m
197 m
0
4,7
9,4
18,78 km

Bisitak 6, kokapena 1

Nondik gertu Elizondo, Navarra (España)

2019ko ekainaren 3a. Aurreko eguneko nekearen ondoren, Elizondoko Santiago elizaren ondotik abiatuko gara marka txuri-gorriak jarraituz. Une batez pista utzi eta eskuinera hartuko dugu goian berriro itzultzeko Zaldarriaga bordan. Jaimesaltsu bordara helduko gara gero, eta pista berriro utzita, eskuinera joko dugu bidexka batetik. Bertatik aurrera, ezkerrera, askadun iturria topatuko dugu. Pagadi batean sartuko gara eta, igotzen hasi aurretik, ur depositoa topatuko dugu (Tranpako iturria). Leku hezea da eta lokatz ugari bertan. Igoeraren bukaeran Urbilloko bordarekin egingo dugu topo, ehiztarien elkartea dena. Bertan harrizko mahaia eta iturria dagoenez, zerbait jateko baliatuko dugu eta atseden apur bat hartzeko.
Urbillotik abiaturik, pista utzi eta bidezidorrera goazela, baserritar batekin hitz-aspertua egin dugu gorantza jarraitu aurretik. Argibeleko lepoan garai bateko mugaren aztarnak agertzen zaizkigu eta uso postuak ugariak dira ibilbide guztian zehar. Pagaditik jarraituz, Baztanetik datorren pista batera atera gara eta bertan Kintoko borda.
Ibilbidean aurrera jarraituz, Buztamorroko lepora helduko gara. Azkenik, etapako azkeneko lepora heldu gara, Zaguara. Hor, seinaleek ondo adierazten duten moduan, ez dugu zuzenean gora joan behar hesiaren kontratik, ezkerrera eta behera baizik.
Basora sartu aurretik borda baten ondotik pasako gara eta ordu bete eskasean Urkiagako mendatera helduko gara, gure ibilbidearen bukaerara. Hortik Eugira eramango gaituzte ostatura eta hurrengo goizean bertan utzi Auritzerantza abiatzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta