Denbora  11 ordu 19 minutu

Koordenatuak 2478

Noiz igoa 14 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
2.049 m
1.042 m
0
7,1
14
28,44 km

Bisitak 38, kokapena 0

Nondik gertu Siresa, Aragón (España)

2019ko ekainaren 9a. Gure lehenengo asmoa Candanchún bukatzea bazen ere, Lizara aterpera deitu ondoren, Canfrancera joatea erabaki genuen. Esan zigutenez, lehenengo gure aukerako ibilbidean elur asko zegoen eta izotza. Tresneriarik ez genuenez (granpoiak, pioleta…), ez genuen inolako dudarik izan. Horrela, zortziak jo aurretik abiatu ginen aterpetik. Agüerriren sakana ezkerrean utzita, igoera sigi-sagatsuaren ondoren Dios te Salveren ordokira heltzen gara. Bertan izen bereko aterpea dago ezkerrera eta ondoren Anizeko ordokia eta aterpea. Zelairik zelai gora egiten du bideak, azienda ere badago belardietan, gutxi oraindik. Igoeraren azkenean Lo Forantongo lepoa. Fruitu lehor batzuk jan, ura edan eta Lizarako aterpera jeitsiko gara. Hemendik aurrera bi igoera gogor eta bi jetsiera.
Aurrera jarraituko dugu Lizarako ordokitik baso-aterpe bat bidean utzirik. Hortik gora igoera luzearen ostean Bozoko lepora helduko gara. Bost ordu Gabarditotik atera garela, goseak gaude eta mokadua egin beharra dago.
Jeitsiera labur baten ondoren kartelez iragarritako bidegurutzera heldu gara. Alde batetik gure bidea, Canfrancekoa eta bestetik Izagra ibonera doana. Bidea zeharka doa, altuera galdu gabe. Eskuinera hartzen du bideak Asperen azpitik eta gure gainean Rigüello eta Mallos de Lecherin tontorrak. Hor beste bidegurutzea dago. Alde batetik, hegoaldera doana, Napazaleko ordokira eta bertatik Aisa araneko La Cleta aparkalekura. Hirugarren igoeraren lepoa bistan daukagu: La Magdalena. Igoeran, markekin despistatu ondoren, azkenengo bostehun metroak nahiko zuzen egiten ditugu eta heldu gara, azkenean, La Magdalenaren lepora.
Hemendik aurrera jeitsiera dugu. Lehenik López Huici aterpea pasatzen dugu. Apuru baterako irekita dago, litera eta guzti. Aurrera jarraituz, Lecherines saroitik pasako gara, gero Gabarditotik eta azkenean Canfranc.
Waypoint

Dios te Salve aterpea

Lepoa

Lo Foratongo lepoa

Bisaurinen azpian dagoen lepo edo gaina.
refugio

Lizara aterpea

Lepoa

Bozoko lepoa

Lepo honetan banatzen dira Candanchúko eta Canfranceko bideak. Ezkerrera, gorantza, Candanchúra. Behera La Magdalena aldera.
Intersection

Bidegurutzea

Hemendik Izagrako ibonera joan gaitezke eta izen bereko trikuharrira
Intersection

Rigüello

Puntu hau hurrengo bidegurutzea da. Aisa aldera batetik, Napazaleko lautadatik; La Magdalenara bestetik eta beste interesgune batzuetara
Lepoa

La Magdalenako lepoa

refugio libre

Lopez Huici aterpe librea

Waypoint

Lecherines saroia

Aziendaren bazkalekua da paraje hau. Udan behi, ardi eta zaldiak egoten dira. Iturria ere badago
refugio

Gabardito aterpea

fuente

Los Abetazos iturria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau