Denbora  10 ordu 11 minutu

Koordenatuak 2248

Fecha de subida 10 de junio de 2019

Fecha de realización junio 2019

-
-
430 m
-2 m
0
8,1
16
32,34 km

Bisitak 6, kokapena 0

Nondik gertu Akartegi, País Vasco (España)

2019ko ekainaren 1a. Goizean goizik abiatu ginen Higer lurmuturretik hasierako argazki batzuk egin ondoren. Eguraldi beroa espero zen, eta ez zuten oker handirik egin iragarri zutenek. Horrela, oinez hasi eta berehala portua, hondartza –jenderik gabe oraindik-, itsas bokalea, Txingudi (ederra guztia, horrelakoa baitzen eguraldia) eta jada kanpo aldera abiaturik, aeroportua. Errepidez San Martzialeko igoeraren hasieraraino joan ginen, aurretik Irungo kaleetatik ibili ostean eta Urdanibiako plazako azokan gereizi batzuk erosita. Lehenengo bederatzi km. hauek egiteko aholku txiki bat eman nahi nuke: ez botekin egin hasierako km. horiek, eta gutxiago udan eta eguraldi beroarekin. Berara heldu orduko igarri nituen ondorioak nire oin biak egosita heldu zirenean eta babekin. Kiroletako oinetakoak erabiltzea aholkatuko nuke niri pasatakoa ez gertatzeko.
Kilometro lau horien ostean gogorra egiten da San Martzialgoa, laburra baina pikoa baita. Pistatik gorantza Saroiaberri baserritik pasako gora, jendeak egun pasa egiteko lekuak eta, azkenik, Erlaitzera, Aiako Herriko parke naturalera.
Hurrengo gure jomuga San Antongo urtegia da. Jeitsiera sigi-sagatsuaren ondoren, urtegira heldu gara eta hortik berehala dago ermita. Leku modura egokia atsedena hartzeko eta indarrak berreskuratzeko bere iturri gustagarriarekin. Esertzeko aulki luze bat ere badago hormaren kontra, eguardirako itzalean.
Indarberrituta, Olaberri jatetxearen ondotik, aldapari ekiten diogu Telleriako gainera heldu arte. Hemendik aurrera igoera eta jeitsiera asko dago, baserri eta zelai, oso paraje politak. Gure helmugarako bidean, Lesakara joateko bidegurutzea ere pasatuko dugu. Azkenik, pista zabal batek Bera herrira eramango gaitu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta