Denbora  10 ordu 3 minutu

Koordenatuak 2730

Noiz igoa 13 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
1.358 m
758 m
0
8,5
17
33,9 km

Bisitak 47, kokapena 3

Nondik gertu Ochagavía, Navarra (España)

2019ko ekainaren 7a. Etapa luzea nahiko desnibelarekin. Goizaldera haize zakarraren hotsak esnatu gintuen. Dena eraman behar zuela zirudien. Gero, baretzearekin batera, euria etorri zen ondotik, ikaragarrizko erauntsia. Eguraldi eskasa izango genuela bagenekien, edo behintzat espero genuen, baina ez horren aldrebesa. Goizeko zazpietan ateratzeko genuen plana atzeratu behar izan genuen eta zortzi eta erdietan atera. Horrek zalantzan jartzen zuen aurreikusitako asmo guztia. Hala ere, animoso abiatu ginen Otsagabiatik gora. Ia etaparik gehiena pistatik zela bagenekien eta horrek galdutako denbora berreskuratzeko beta eman zigun.
Bidean gora goazela, hiru bat kilometrora eta pista ertzean, Juanxeberrade borda dago, eraikuntza xahar bat inguru berdean kokatuta. Ibilbidea nahiko monotonoa da, beti ere igoera. Fresko egiten du, baina euririk ez. Horrek gure pausoak azkartzen ditu eta Isabarako bide erdian edo, Zotrapeara heltzen gara. Bidegurutzea da: Laza, ezkerrera, iparraldera, eta Bidangoz, eskuinera, hegoaldera. Guk aurrera egiten dugu, ekialdera. Lakuaga pasa, Kakueta mendira igotzeko bidexka utzi eta Millingrate Kakueta lepora helduko gara. Hemen pista utzi eta ezkerrera hartuko dugu, 4x4 ibilgailuek utzitako arrastoak jarraituz Saitsederra leporaino.
Bidea basoan sartuko da eta jeitsiera pikoan helduko Idoia Santutegirantza. Handik ordu erdira Isaban gaude. Uste baino azkarrago egin dugu lehenengo zati hau, sei ordu inguruan. Ordu bi eta erdiak dira, Isabarako bide zatian urez hornitu eta herria zeharkatu ostean, Belabarzeko bidean gara denborarik galdu gabe.
Bidea errekaren gainaldetik doa, Belabarzeko sakanetik. Isabatik datorren pistan sartu ostean, Ezkaurre Txikia bistan dugula, Belabarzeko atera heltzen gara. Hemen Belabarzetik jarraitu ala Ezkaurretik joan behar da. Guk ez genuen inolako dudarik, lehenengotik.
Ondoren Belabarzeko aranera heltzen gara, ibilbide laua eta zelaiz eta aziendaz inguratua. Oso gune nahasgarria suertatu zitzaigun duela sei urte, arrastoak galduta ibili baikinen. Oraingoan ez da gutxiagorako izan, eta han ibili gara hesiak saltatzen, erreka oinutsik ahal den bezala pasatzen…
Argibielarako bidean azken igoera bat dago gogorra suertatzen dena, batik bat aurretik bederatzi ordu baino gehiago badaramatzazu igo eta jeitsi. Patxadan ekin genion eta azkenean heldu ginen lepora Ezkaurretik datorren bidearekin bat egin eta gero. Handik Zurizara berehala.
Lepoa

Argibiella lepoa edo nafarren portua

Errepidearekin bat egiten dugun lekua. Isabatik Zurizara doa eta bertan egiten dute muga Nafarroak eta Aragoik. Lepoa baino apur bat lehenago elkartzen dira Isabatik Zurizara doazen bi bideak, Belabarzekoa eta Ezkaurrekoa.
Waypoint

Baranga

Intersection

Belabarzeko atea

Isabatik Zurizara bidean bi bide aukerak, Belabarzekoa eta Ezkaurrekoa, banatzen diren lekua
Waypoint

Belozkarre

Waypoint

Bidean gora

Pistaren igoeraren zati handia denez, nolabait puntu gehiago sartzeko asmoarekin eginda dago waypoint hau
Erlijio-eraikina

Idoia Santutegia

Isabara heldu aurretik mendialdean dagoen santutegia da, XVI. mendekoa.
Waypoint

Isaba

Waypoint

Izeiluzeta

Waypoint

Jaunxeberrade borda

Intersection

Lakuaga

Bide ertzean dagoen laku artifizial bat, ondoan plastikoa duena
Waypoint

Peña Blanca

Puntu honetan pista utzi eta Isabarako bidea hartzen da
foto

Pistan aurrerantza eta bide ertzeko borda txikia

Zotrapeako bidegurutzetik gertu dagoen lekua.
Intersection

Saitsederra

Isabarako jeitsieran bidea basora sartzen den lekua; hortik aurrera jeitsiera pikoa Idoiaraino.
Intersection

Zotrapea

Bidegurutzea. Alde batetik, Lazara, iparraldera; bestetik, Bidangozera, hegoaldera. GR 11k aurrera segitzen du, ekialdera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau