Denbora  11 ordu 12 minutu

Koordenatuak 1957

Noiz igoa 29 de septiembre de 2019

Noiz egina septiembre 2019

-
-
2.747 m
1.287 m
0
5,4
11
21,71 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu Sallent de Gállego, Aragón (España)

2019ko irailaren 24a. Egunsentiarekin batera atera gara Sallentetik. Etapa gogorra gaurkoa, desnibel handikoa. Bideak gora egiten du La Sarra urtegira doan errepide aldera. Handik ezkerrera Las Tornalizas aisidialdi eremura joko dugu. Hemendik aurrera maldak ez du etenik, mila metro inguruko igoera Respomuso aterperaino. Aurrerago Paso del Onso bide estua pasako dugu, eskuinera hesi batek babesten duen errekarainoiko sakana. Neguan elur jauzien arriskuak medio itxita egoten da eremu hau. Plano Cheto dugu azken atsedenaldia hartzeko aukera, igoerako azken zatiari ekin aurretik.
Lau orduren buruan heldu gara Respomuso aterpera. Iturri ederra dago bertan ura edan, fruitu lehor batzuk jan eta atsedena hartzeko. Abiatu aurretik kantinplorak bete ditugu eta Campoplano aintzira aldera abiatu gara bidean aurrera. Llena Cantaleko aintzira da gure hurrengo jomuga, baina aurretik otartekoa jan beharra dago, dena beharko baitugu ia 2.800m. dituen lepora heltzeko.
Llena Cantaleko aintziraren aurrean izen bereko mendia dago, Tebarray izenez ere ezaguna. Ezkerrera Piedrafitako tontorra. Lepora heldu aurreko azkeneko igoera oso pikoa da, zenbaitetan %40ko desnibela ere baduena. Hogei pauso egin eta atsedena hartu beharra dago, motxilaren karga inoiz baino gehiago igartzen da. Behin kanalera helduta, 50 m. inguruko bidea dago gorantza eta metalezko soka bat laguntza modura. Sokari atxikita lehenengo zatian eta sokarik gabe azkenean, heldu gara lepora. Argazkiak, waypointa markatu eta poliki-poliki behera Tebarrayko aintziraren gainetik Infiernoseko lepora. Hemen ikaragarrizko haizea dago, ez dago giro, eta lehenbailehen hasi dugu jaitsiera.
Hasierako granito harri zati handiz osaturik dago goiko Azul aintziraraino. Handik behera harria txikiagoa egiten da, baina oso astuna egiten da Bachimañako aterperaino.
Picnic-a

Las Tornalizas

Waypoint

Paso del Onso

Waypoint

Plano de Cheto

refugio

Refulio Respomuso

Aintzira

Ibon Llena Cantal

Waypoint

Azken igoera

Lepoa

Tebarrayko lepoa

Aintzira

Tebarrayko aintzira

Lepoa

Infiernoseko lepoa

Aintzira

Goiko Azul aintzira

Aintzira

Beheko Azul aintzira

Aintzira

Bachimaña urtegia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau