Denbora  6 ordu 38 minutu

Koordenatuak 1760

Noiz igoa 11 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
1.213 m
820 m
0
5,0
9,9
19,81 km

Bisitak 14, kokapena 1

Nondik gertu Casas de Echeverri, Navarra (España)

2019ko ekainaren 4a.Urkiaga mendatetik ekiten diogu pagaditik gora. Bukaeran Adipeko lepora heltzen gara eta handik ezkerretara hartuta, Aldalungo lepora. Bi lepoen arteko zokune hau belardi aldapatsua da, eta bertan Urepeleko artzainaren semearekin egin genuen topo, Mixel Airerekin, artzaina bera ere, mendiko motorra ondoan zuela. Gurekin hitz egin aurretik Auritzeraino bidaide izan genituen bi emakumezko atzerritarrekin aritu zen hizketan. Une atsegina izan zen. Arabako Bertsozale Elkarteko kide modura geure burua aurkeztu ondoren, azkeneko txapelketaz jardun genuen. Viñaspreren txapelaren berri bazekien. Bitxia egin zitzaidan bere artaldea: denak mutur beltzak ziren. Hegoaldean, artaldeetan beti egoten zen (gaur egun ez dakit) ardi beltz bat edo beste, zortea ematen omen zuten. Mixelekin huntaz eta hartaz denbora apur batean aritu ondoren, Aldalungo leporantza egin genuen.
Sorogaineko aterpea izan zen gure hurrengo geltokia. Bi atzerritar emakumeek esan ziguten Mediterraneo aldera zihoazela. Bata ingelesa zen eta bestea Zelanda Berrikoa. Tabernan pintxo bana eta kafesnea hartuta, indarberriturik, Arbiletarantza abiatu ginen alanbre hesi baten ondotik eta ondoren, Auritz eta Aurizperri bistan genituela, Mendiaundira heldu ginen.
Etaparen azken zatira helduak ginen zegoeneko, hesia jarraituz, Ataloztira iristean. Handik behera, pistaz, Auritzera heldu ginen. Ur asko zegoen pistan, aurreko asteko euria nabari zen alde guztietan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau