Denbora  9 ordu 26 minutu

Koordenatuak 2239

Noiz igoa 14 de junio de 2019

Noiz egina junio 2019

-
-
2.001 m
913 m
0
5,7
11
22,63 km

Bisitak 29, kokapena 1

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

2019ko ekainaren 8a. Gosariarekin atzeratu ondoren, berandu xamar atera ginen Zurizatik. Lehenengo hiru kilometro inguru pistaz egiten dira Taxeraseraino. Hemen GR 11k bi norabide hartzen ditu. Alde batetik, ezkerrera Petraficharantza; eskuinera, berriz, Estriviella aldera. Bide honek Acharrera doanarekin bat egiten du nik Ezkerrera jarri dudan waypointeraino. Hemen banatzen dira bi bideak.
Lehenengo zatia pistaz eginik, Mazandúko sakanean sartzen gara bete-betean, eta hortik, gorabehera batzuen ondoren, elurtegi zati bat pasa ondoren (inolako arriskurik gabe, azpian izotza eta gainean biguna, pausua ondo eman zitekeen), Estriviellako lepora heltzen gara. Arnasa hartu apur batean, ura edan eta behera abiatu gara. Beheraxeago zerbait jan beharra dago eta hori egin dugu errekasto baten ondoan. Jeitsiera pikoa da, erdialdean areagotuko dena. Une batean, ziurtasuna emate aldera, metalezko sirga bat dago harkaitzari atxikia. Oso kontuz ibili beharra dago, pausoa non ematen den begiratu. Basora heltzen garenean jeitsiera leunagoa da eta lasaigo ibil daiteke. Ordu bi eta erdiak alderako Ozan ginen.
Kanping berria ezkerrera utzita, Lizarako bideari ekin diogu. Gora eta behera handiak ditu Selva de Ozara heldu arte. Tartean emari dezentea zuen erreka ere pasa behar izan genuen oinutsik jarrita botak lepotik zintzilik genituela. Ekainaren hasieran, elurra eta aurreko eguneko euriak ondo nabarmentzen dira. Puente de Sil-era heldu ginenean errepidez jarraitzea erabaki genuen Gabarditoren bidegurutzeraino. Hiru bat km. izan ziren, nahikoak hankazpiak berotzeko.
Eta bukaerara heltzen ari ginen, ez nolanahikoa. Hiru km eskasean 450 metroko desnibela duen igoera dago bidegurutzetik. Tartean dagoen iturriak arintzen du apur bat igoera hau, baina aurretik genekarren nekeak ez zuen barkatu. Gabarditon geunden. Bertan Errenteriako guraso eta ume talde batekin elkartu ginen. 7 urtetik 12rako hamabost bat ume zeuden beste horrenbeste gurasorekin. Harri eta zur geratu ginen Taxerasetik Ozarako bidea egin zutela esan zigutenean. Igoera, tira; baina kontaketan aipatu dudan jeitsiera ikusita… Bejondeiela guraso horiei beren seme-alaben artean mendizaletasuna sustatzen ahalegintzeagatik, eta batez ere umeei, zeukaten adinean hori guztia egiteagatik!
Waypoint

Taxeras

Waypoint

Ezkerrera

Hemen banatzen dira Acharrerako bidea eta Estriviellakoa
Lepoa

Estriviellako lepoa

Ozarako jeitsieraren hasiera hemendik aurrera
Waypoint

Oza

Waypoint

Gabarditorantza

Selva de Ozatik gorako bidea zubia pasa ostean hasten da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau