-
-
810 m
550 m
0
2,3
4,7
9,37 km

Bisitak 147, kokapena 2

Nondik gertu Done Bikendi Harana / San Vicente de Arana, País Vasco (España)

(eu)
0. KM. DONE BIKENDI HARANA. Herrigune txiki horretan hainbat ibilbide seinalizatu dute: GR 282 (Artzaintza Naturbidea) eta Ibilbide Txikiko beste hainbat ibilbide elkartzen dira hemen, baina guk ez diegu jaramonik egingo haien jarraibideei eta ibilbide independente bati jarraituko diogu.
Hegoalderantz joan behar dugu Uriondo kaletik herriko irteeraraino, eta asfaltatuta dagoen errepidetik jarraituko dugu. Eskuinalderantz Inaziotar Bidearen trazadura desbideratzen da, baina guk aurrerantz jarraitu behar dugu. Landetxe bat albo batera utziko dugu eta bidea amaitzen denean pista bat hartuko dugu ezkerralderantz, basoan sartzen dena Arabatarren Bidea izeneko bidetik.
Aurrerantz jarraituko dugu, bi aldeetara ikusten ditugun pistak hartu gabe, eta 3 kilometro ibili ondoren bidebanatze bat aurkituko dugu. Eskuinaldekoa Oteoko herrigunera hurbiltzen da, baina guk ezkerraldekoa aukeratuko dugu, pixkanaka altuera galduz joango dena Orbisoko herrigunera iritsi arte.
6,6. ORBISO. Herria gurutzatuko dugu eta hegoalderantz jarraituko dugu Santikurutze Kanpezura daraman A-4161 errepidetik, baina berehala gure eskuinalderantz ateratzen den asfaltozko bide batetik desbideratuko gara. Bide horrek Oteo eta Santikurutze Kanpezu elkartzen dituen A-2128 errepidera eramango gaitu. Errepide horri arreta handiz jarraituko diogu eta metro batzuk aurrerago Inaziotar Bidearen trazadurarekin (ibilbidearen hasieran utzi duguna) eta GR 1 Bidezidor Historikoarekin topo egingo dugu, eta aurrerantzean bide horiei jarraituko diegu. Santikurutze Kanpezun sartuko gara eta hementxe amaitzen da gure ibilbidea, baina beste 5 km egin ditzakegu Genevilla arte, Inaziotar Bidearen etapa-amaiera baita.

(es)
Km 0. SAN VICENTE DE ARANA. Son varios los itinerarios señalizados que coinciden en este pequeño núcleo: el GR 282 Senda del Pastoreo y otros itinerarios de Pequeño Recorrido se juntan aquí, pero nosotros obviaremos sus indicaciones y continuaremos por una ruta independiente.
Debemos dirigirnos en dirección S por la calle Uriondo hasta la salida del pueblo y continuar por la carretera asfaltada. A la derecha se desvía el trazado del Camino Ignacinao, pero nosotros debemos seguir de frente. Dejaremos a un lado una granja y cuando el camino llega a su fin tomaremos una pista a la izquierda que se adentra en el bosque por el denominado Camino de los Alaveses.
Continuamos de frente, descartando las pistas que vemos a ambos lados y después de caminar unos 3 kilómetros nos encontraremos una bifurcación. La de la derecha se acerca al núcleo de Oteo, pero nosotros tomamos la opción de la izquierda, que poco a poco irá perdiendo altura para llegar al núcleo de Orbiso.
6,6. ORBISO. Atravesamos el pueblo y continuamos en dirección S por la carretera A-4161 que lleva a Santa Cruz de Campezo, pero enseguida nos desviamos por un camino de asfalto que sale a nuestra derecha. Este nos hará desembocar en la carretera A-2128 que une Oteo con Santa Cruz de Campezo. Continuaremos por ella con precaución y unos metros más adelante toparemos con el trazado del Camino Ignaciano, que habíamos abandonado al inicio del recorrido, y con el GR 1 Sendero Histórico, que nos acompañarán a partir de ahora. Entraremos en Santa Cruz de Campezo y aquí termina nuestro itinerario, pero podemos continuar 5 km más hasta Genevilla, fin de etapa del Camino Ignaciano.
  • argazkia ORBISO
ORBISO
  • argazkia SANTIKURUTZE KANPEZU
SANTIKURUTZE KANPEZU

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta