Iraupena  6 ordu 39 minutu

Koordenatuak 1627

Noiz igoa 1 de noviembre de 2013

Noiz egina febrero 2013

-
-
300 m
0 m
0
5,9
12
23,55 km

Ikusita 5226 aldiz, jaitsita 108 aldiz

Nondik gertu: Gametxo, País Vasco (España)

Laidako kanpina – Atxarre – Atxurkulu – Ogoñoko talaia – Natxitua – Ea – Bedarona – Ispaster

GR 123 Bizkaiko Biraren 3. etapa Laidatik Ispasterrera bitartean luzatzen da, eta bi zati oso ezberdin ditu. Lehenengoa menditarra da, Atxarre eta Atxurkulu tontorretara igotzen delarik. Bigarrenean aldiz errepidea da nagusi. Hori dela eta, nahiko etapa xamurra da.

Laidako kanpinaren sarreratik abiatzen da ibilbidea, artadian gora, Urdaibai osoaren ikuspegi paregabea duen Atxarreko tontorrera iritsi arte. Ondoren Elantxobera gerturatzen da, Ogoñoko haitz kaskoaren tontor altuena den Atxurkulura igotzeko. Kostaldearen ikuspegi ederra eskaintzen du tontor honek.

Ibarrangeluren gainaldetik igaro eta gero, errepidea jarraituz Natxitua zeharkatzen da, eta Eara jaisten da. Itsasadarraren eskuinaldetik itsasertzeraino joan ondoren, gurutze-bidea jarraituz Talako Amaren ermitara igotzen da. Ermitaren ezkerraldetik abiatzen den bidezidorretik gorantz jarraituz Bedarona auzunera igotzen da, eta berriz ere errepidean aurrera eginez, Ispasterren bukatzen da ibilaldia.

<-- 2. etapa: Bakio – Sukarrieta
4. etapa: Ispaster – Ondarroa -->

Ikusi gehiago external

Aparkalekua

Laidako kanpina

Eraikin erlijiosoa

San Martin ermita

Lepoa

Lepoa

Iturria

Iturria

Ikuspegia

Ogoñoko talaia

Eraikin erlijiosoa

Talako Ama ermita

Bidegunea

Ispaster

Bidegunea

Natxitua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau