-
-
1.238 m
453 m
0
5,5
11
22,18 km

Ikusita 79 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Lakuntza, Navarra (España)

ARALAR

Klima

Aralarko mendilerroan urtero 1700 eta 1800 mm euri egiten ditu. Hilabete guztietan zehar banatzen da euria, eta landareentzat guztiak dira hezeak. Iraila eta urria artean, hala ere, ur gutxiago dago beste hilabeteetan baino. Ur banaketa lerroan egoteaz gain, kantauriar klima eta mediterranear klimaren arteko banaketan dago. Mendi hauek euria eta hodeiak alde batetik bestera pasa ez daitezen lortzen dute eta horregatik hodei asko bertan geratzen dira. Tenperaturak egonkorrak dira, batez bestekoa 11 °C da urte osoan zehar, 17 °Cko batez besteko maximoa eta 7 °C batez besteko minimoarekin.

Fauna

Aralarko mendilerroan animalia ugari aurki daitezke. Ornodunak bakarrik, 147 espezie ezberdin dira. Kobazuloetan ere biodibertsitate ugari deskribatu da, 220 izaki bizidun espezie guztira, horietako 102 erdizka kobazulokoak eta 52 espezie kobazuloak baino bizi ez direnak. 14 espezie Aralarren baino ez dira bizi. Artropodoen artean 465 espezie aurkitu dira, horietatik %78a intsektuak. Gainera 63 araknido espezie, 27 krustazeo espezie, 5 diplopoda eta 5 Chilopoda. Animalia nabarmenetakoak, basurdeak (Sus scrofa) , orkatzak (Capreolus capreolus) eta otsoak (Canis lupus) dira. Otsoak XIX. mendeko azkeneko urteetan akabatu zituzten, baina itzuli egin dira azken urteotan. Beste animali interesgarriak bizi dira Aralarren; roedore mota bat, Microtus nivalis izenez ezagutzen dena, eta 1000 metrotik gora bizi dena. Gailurretako uhandrea ere oso interesgarria da.

Landaredia

Aralarko mendilerroan dauden zuhaitz nagusiak pagoak (Fagus sylvatica) dira. Maila txikiagoan haritzak Quercus robur daude, batez ere iparraldean, eta hainbat lekutan arteak Quercus ilex, batez ere hegoaldean. Ibaien ertzeetan lizarrak eta zumarrak agertzen dira. Pagoen artean haginak (Taxus baccata) eta gorostiak (Ilex aquifolium) agertzen dira. Goi-mendietan batez ere belardiak daude, gizakiek sorturikoak askotan, ardi, zaldi eta behientzako janari gisa erabiltzen direnak.

Iturria: Wikipedia

ARALARKO SAN MIGEL SANTUTEGIA

Mila urtetik gorako historia duen santutegia da San Miguel in Excelsis, Aralar mendian eraikia, Artxuetako tontorraren ondoan. Kasko horretatik ikuspegi zabala bezain ederra dago, ikusgarria benetan. Barnean, erretaula erromaniko bat aurkituko duzu, Europako esmaltegintzaren lanik gorena. Lekua herensugea eta Teodosio Goñikoaren elezaharraz mintzatuko zaizu, iragan karolingiarraz, trikuharrien behinolako garaiez. Iraganeko eraikuntza horiek hantxe segitzen dute zelai eta pagadi ederren artean barreiaturik.

San Migel santutegia hiru nabeko tenplu soila da, lau tartetan banatua, Aralar mendian. Leku estrategikoan dago, Artxueta mendiko tontorraren ondoan. Lekunberritik abiatzen da haraino iristeko errepidea eta ikuspegia ederra da benetan: Sakana osoa, San Donato mendia, bai eta Urbasa eta Andia mendiak ere. Hegoaldetik mendi-pista bat abiatzen da goraino, Uharte-Arakiletik zehazki.

Gaur egungo tenplua XII. mendearen lehen erdian eraiki zuten, XI. mendearen hasierako eraikin erromaniko bat handitzeko. Eraikina soila da eta ia ez du apainketarik. Kapera 1170etik 1180ra eraiki zuten, eta ateetan eta epistolako absidean dauden apainketa batzuk garai hartan egin zituzten.

Mundu erdian ezaguna da santutegia, bere erretaula dela medio. Artelan hori bi metro luze da, altueran 1,14 du eta tenpluaren presbiterioan dago. Arte erromanikoaren maisulan hau esmaltez eta harri-kristalez osaturiko aurrealde bat da, XII. mendearen hasieran egina. Eric "belgikarra" lapur ospetsuak lapurtu zuen erretaula 1979an. Lapurtutako 18 dominetatik eta 286 harribitxietatik 16 eta 191 berreskuratu ziren, hurrenez hurren, 1981etik 1985era. Erretaula zaharberritu eta Santutegira itzuli zen 1991n.

Santutegiaren barnealdean ere San Migelen irudia dago, XVIII. mendeko erlikia-ontzia, zilarrezkoa eta urretan bildua. Goi-aingerua da, hegalak zabalik dituela. Besoek buru gainean eusten diote gurutzeari. Barnean zurezko tailu bat dago -erlikia- eta, tradizioaren arabera, aingeruak berak utzi zuen toki horretan. Irudia udaberri oro bidez bide eta herriz herri ibiltzen da Nafarroan, eta auzokideek eta agintariek ematen diote ongietorria.

San Migel Nafarroako izpiritualtasun-gunerik ezagunenetakoa da eta elezahar askoren kabia, esaterako, Goñiko Teodosiorena. Izan ere, Teodosio Goñerrian (Nafarroa) bizi omen zen eta eskualde hartako jauna zen. Arabiarren aurka borrokan aritu ondoren, bidean ermitauz mozorrotua zegoen deabru bat topatu zuen. Deabruak esan zion emaztea morroi batekin engainatzen aritu zitzaiola. Etxera iristean, Teodosiok ezpataz hil zuen bere ohatzean zetzan bikotea, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Aita Santuak penitentzia jarri zion, hots, mendietan alderrai ibili beharko zuen, bizkar gainean gurutzea eramanik eta katez lotua, harik eta kateak hautsi arte. Aralar mendian zebilela, behin batez herensugea agertu zitzaion eta Teodosiok San Migelen laguntza eskatu zuen. Aingeruak herensugea hil eta Teodosioren kateak hautsi zituen. Han bertan, Teodosiok santutegia eraiki zuen. Kateak hantxe daude eta San Migelen erlikia ere bai.

Aralar mendia bere osoan paradisua da naturan ibiltzea maite dutenentzat: mendiz alde batean, Plazaolaren Natur Bidea, Larraun errekaren iturburura daraman ibilbidea edota Astizko kobazuloen bisita daude eta, mendiz beste aldean, berriz, Sakana eta trikuharrien bidea edo Uharte-Arakil bezalako herriak. Uharten artzain zakurren lehiaketa egiten dute eta handik bertatik pista bat abiatzen da santutegiraino iristeko. Neguan, elur handia bota badu, iraupen eskia egiteko toki egokia da Aralar. Mila urtetik gorako historia duen santutegia da San Miguel in Excelsis, Aralar mendian eraikia, Artxuetako tontorraren ondoan. Kasko horretatik ikuspegi zabala bezain ederra dago, ikusgarria benetan. Barnean, erretaula erromaniko bat aurkituko duzu, Europako esmaltegintzaren lanik gorena. Lekua herensugea eta Teodosio Goñikoaren elezaharraz mintzatuko zaizu, iragan karolingiarraz, trikuharrien behinolako garaiez. Iraganeko eraikuntza horiek hantxe segitzen dute zelai eta pagadi ederren artean barreiaturik.

Iturria: Nafarroako Erresuma

• MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun hegaztiak, fauna eta landaretza naturala.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau