-
-
884 m
456 m
0
5,1
10
20,33 km

Bisitak 171, kokapena 8

Nondik gertu Noáin, Navarra (España)

Gaurko ibilbidean, besteak beste, Noain, Taxoareko mendilerroa, Pagadi mendia, Irulegiko gaztelua, Aranguren mendilerroa,Tangorri mendia eta Ardanatz herritik pasatu gara.

GR 220 IRUÑERRIKO ITZULIA

GR 220 ibilbide luzea Iruñerrian barna doa, zenbait ibar, udalerri eta zendeatan zehar;
herri nekazariek osatuta dago haietako bakoitza, eta zeinek bere itxura eta
idiosinkrasia du. Ibilbide berezi bat da, antzinako bideek eta gazteluak dituzten
mendiek osatutakoa; sei etapatan banatuta dago, eta hiriaren eguneroko mugimendu
handia alde batera uzteko aukera ematen du. Zirkularra denez, edozein puntutatik
abia daiteke. Gainera, bidea errazago aurkitzeko, bertaraino igotzen diren bidexkak prestatu dira (seinale eta guzti) haren inguruko herrietan.

MENDIKO IBILBIDE LUZEAK (GR)

Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.

Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.

GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.

Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.

Seinaleztapena
Baliztapena :
- GR : gorria eta zuria
- GRP : gorria eta horia
- Ibilbide laburrak (PR) : horia

GR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:

- Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Espainian : bi margo arrasto horizontal, bata gorria eta bestea zuria.
- Luxenburgon : lauki edo borobil horiak.
- Suitzan : hiru marra horizontal, zuria-gorria-zuria (mendiko ibilbideak) edota erronbo horiak.

GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 10-sep-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Iruñerriko mendi buelta klasiko bat.

    Iruñeatik hain hurbil egonda ere, erabat deskonektatzeko balio duen txango ederra.

  • argazkia Burlatarra

    Burlatarra 10-sep-2018

    Eskerrik asko zure iritziagatik, Ibiltari'75!

Si quieres, puedes o esta ruta