-
-
319 m
1 m
0
4,7
9,4
18,75 km

Bisitak 2232, kokapena 33

Nondik gertu Bermeo, País Vasco (España)

Urdaibaiko Biosfera erreserbaren mugetatik doan mendiko ibilbide luze honek naturgune honen paisaia, natura eta kultura aniztasuna ezagutzera emango digu.
5 dira ibilbide honen etapak eta hauetako bik Busturiako mugak zeharkatzen dituzte. Bata estuariotik gertu eta bestea goialdetik, Sollube mendiaren magaletik.

BERMEO – GERNIKA-LUMO
Gernika-Lumo eta Bermeo artean GR 98ak ezker aldean itsasadarretik gertuen dauden herri-guneak zeharkatzen ditu
Bermeoko portutik abiatu eta Kurtzio ermita albotik igaro eta gero ibilbidea Katillotxuko mendilerrora igotzen da. Bertan dago eskualdean ezagutzen den estazio megalitiko garrantzitsuena. Hemendik Sukarrietara jaisten da. Portuondo, Txatxarramendi eta kolonia historikoak alde batera utzi eta jarraian Busturiako landazabalean sartuko da. Ederrak dira bertako baserri, ortu eta zelaiek osatutako paisaia. Honen atzean, estuarioa dugu ikusgai. Axpe eta San Kristobal arteko padurak garrantzitsuak dira hainbat hegazti urtarrentzat. GRak bi auzo hauek batzen ditu, Muruetarantz jarraitu aurretik. Bidean Euskadiko Biodibertsitate zentroaren egoitza albotik pasatuko da, Madariaga dorretxearen ondotik .
Interes puntuak: Bermeoko portua, Katillotxuko trikuharri multzoa, Portuondo, Txatxarramendi, Kolonia historikoak, mahats parrak, Madariaga dorretxea, Busturiako landazabala, Axpeko padura eta San Kristobaleko padura eta hareatza, San Kristobal ermita, Muruetako telleria eta Gernika-Lumoko uria.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta