-
-
2.229 m
1.291 m
0
5,9
12
23,69 km

Bisitak 1534, kokapena 135

Nondik gertu Candanchú, Aragón (España)

Candanchun hasi eta Sallent de Galligon amaitzen da GR11ko Aragoitik doan 11.etapa hau.

Candanchuko gazteluko hondakinetatik pasa eta Canal Roya zuzenduko gara. Canal Royaren sarreran eskubira goi aldera begiratuz La Raca tontorra agertzen da. Canal Roya osoa zeharkatu amaierara arte, hau da, Rinconadara iritsi arte.

Hemen, pareta haundi bat igo behar da Anayeteko Lakuetara iristeko. Gora iristean Anayeteko tontorra eta verticea ikusiko ditugu, baita ere Midi d'Ossau-ren ikuspegi paregabea.

Laku hauetan atsedenaldi bat egiteko aukera iznago dugu.

Gero, Culibillas-eko barrankoa jarraituz beheranzko bidea hartu behar da Corral deras Mulas-era iristeko, Formigalgo eski estazioan.

Penagarria Corral deras Mulas-etik Formigal herrira arte, GR11ren arrasto izpirik ez egotea. Bide zati hau errepideko asfaltoa zapalduz burutu behar izan genuen.

Formigal pasa ostean, Sallentera GR11 bidetik Sallentera iritsi ginen eta lo Hostal Centron egin genuen.
Calle Juan de Lanuza
Río de la Canal Roya
Aisa
Aisa
Lago

4 iritzi

  • argazkia ezkila64

    ezkila64 26-abr-2013

    Kaixo!
    Gu 2012ko abuztuan pasatu ginen GR11 eginez eta Formigaleko Anayet eski estaziotik aurrera kostata aurkitu genituen arrastoak. Eski tiketak hartzen diren gunetik eskuinetara egin behar da, aparkalekuetan behera jarraitu gabe eta planoak adierazten zigunari jarraituz noizpait azaldu zitzaizkigun arrastoak, sastrakaz betetako gunea da eta agian ez du merezi GR11ri jarraitzea. Zuek egin zenutena egokiena dela deritzot, ongi markatzen ez den bitartean. Ondo segi

  • argazkia Iñigo Balerdi

    Iñigo Balerdi 26-abr-2013

    eskerrik asko ezkila64 zure oharragatik

  • argazkia coyotepisapraos

    coyotepisapraos 21-jun-2013

    Muy currados los tracks que tienes del GR11. Los tendré en cuenta para la próxima vez.... y es que con la nieve y las inundaciones de este fin de semana me temo que he tenido que cambiar todo los planes que tenía :-/

  • argazkia Iñigo Balerdi

    Iñigo Balerdi 22-jun-2013

    muchas gracias por tu comentario. cualquier duda que tengas y pueda ayudarte, no dudes en pedirmelo. un saludo

Nahi izanezkero edo ibilbide hau