-
-
616 m
379 m
0
4,6
9,2
18,35 km

Ikusita 23 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Oion / Oyón, País Vasco (España)

01.- GR38.01 Oion – Laguardia
GR38 azalpen txiki bat:
Gaur hasten gara GR38 zeharkaldia, Oion-Bermeo eta egingo doguz 8 ibilaldiak (azkenean ibilaldi 2 egingo doguz aukera gehiagoarekin: Urkiola-Gernikara eta hemendik Bermeora);
Izan dogu aukera ikusteko eta gozatzeko Euskadiko hainbat leku desberdinak, hasita hegoaldean eta amaituta iparraldean.
Azkenean animatu gara eta egin dogu beste ibilaldi bi amaitzeko Bizkaiko beste bi portuetan: Lekeitio eta Ondarroa.

Hasi gara mahatsondoekin eta amaitu dogu itsasoan, tartean mendiak, lautadak, herriak, urtegiak, errekak..etab.

Ibilbidea orokorrean erreza izan da eta nahiz ibilaldi batzuk luzeak izan oso desnibel gutxiko izan dira.

Araban dagozen ibialdiak oso ondo marraztuta egon dira baina Bizkaian ez dagoz hain ondo eta gainera Arabakoa oso ondo azalduta dagoz bai liburu baten biderz eta bai Interneten, alderantziz Bizkaikoari buruz oso zaila da aurkitzea azalpenak…eta leku batzuetatik seguraski inoiz ez da izan posible ibiltzea arraina eta ardoaz…

Urten dogu Oion herrian eta jarraitzen GRa zeharkatu doguz mahatsondo batzuk, heldu gara Assa herrira eta hemen izan dogu aukera ikusteko Assa zubia (arras apurtuta) Ebro errekan.

Handik laster heldu gara bidegurutze batera eta geldiune bat egin dogu hamaiketakoa egiteko gainera hemendik aurrera izan doguna aintzira pilo bat eta euren inguratzen heldu gara Guardiara.

Herrira igotzeko dago igogailu bat eta aukera izan dogu Laguardiako kaleetatik ibiltzeko.
Waypoint

Oion

Waypoint

A-4203

Waypoint

A-124

Waypoint

Ebro erreka

Waypoint

Assa

Waypoint

A-3218

Waypoint

El Campillar

Waypoint

A-124

Waypoint

Bide gurutze

Waypoint

Carravalseca lakua

Waypoint

Carralogroño lakua

Waypoint

El Prado lakua

Waypoint

Laguardia igogailua

Waypoint

Laguardia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau