-
-
334 m
4 m
0
6,0
12
24,18 km

Bisitak 1442, kokapena 21

Nondik gertu Elexalde, País Vasco (España)

GR 38ak mandazainen eta merkatarien antzinako bidea zeharkatzen du, Bizkaiko portu nagusienen eta Arabar Errioxaren artean. Mendeetan zehar mandazainek bertako bideak erabili zituzten besteak beste Arabar Errioxako ardo ona ekarri eta Bermeoko portuko arraina eramateko. GRak Oion eta Bermeo lotzen ditu eta bidean edertasun eta garrantzi handiko eremu naturalak zeharkatzen ditu (Urdaibai, Urkiola, Toloño, Guardia...).

Mendata eta Bermeo arteko etapa (7.etapa) da Busturiako udalerria zeharkatzen duena. Ibilbidea Mendatako Elexaldetik abiatzen da eta Arganako herri-bide zaharretik Gernika-Lumora jaisten da, Arabietako zubia zeharkatu eta Ajangiz atzean utzi eta gero.
Gernika-Lumotik Foru aldera jarraitzen du, Erregebide zaharretik. Urdaibai dorrearen eta San Kristobal ermitaren artetik pasatu eta gero Urberuagara jaisten da eta harrobiaren alboan ezkerrerantz jarraitzen du, Upetako errekaren ibilguari jarraituz. Arrola baserria eskuman uzten du eta arroari jarraituz ur gora egiten du harik eta Karabizurietako parajera heldu arte.
Karabizurieta zeharkatu eta Busturiako udalerrian sartzen da Artolane baserriaren parean. Hemen auzo bidea atzean utzi eta baso pista batetik jarraituko du. Lehenik pixka bat igo baina jarraian bidea jaisten hasten da, apurka Altamira aldera. Birjinarestigoikoa eta Birjinarestibekoa albo batera utzi eta laster helduko da Altamira.
Auzoan atseden hartzeko leku aproposa dago. Bai eta egarria asetzeko taberna edota iturri ederra. Merezi du ba tartetxo bat hartu eta auzoa ezagutzea.
Altamiran, Apraizkoerrota eta Olarretatik Mape errekaren ibilguari jarraituz, Alarbinera helduko da. Alarbingoikoa errota dugu bertan ikusgarri. Errota eder hau burdinola ere izan zen eta argindarra sortzen ere ibili zen garai batean.
Alarbinetik Sorbituagara zihoan bide zaharrari jarraituz Goierrira igotzen hasiko da. Bitxiak dira bidean aurkitzen diren ondarearen altxorrak: Sorbituagako iruinarria, Larragoko karobia, iturria, auzo eskola zaharra -gaur egun artea lanen erakusleihoa (Arte arte)...
Goierriko Urkiobe baserri alboko bidegurutzean pista albo batera utzi eta eskumara joko du. Axpe auzora jaisten den bidetik 500 m inguru egin eta gero ezkerreko lurrezko bidea hatuko du. Honela Pakoteneko trikuharrira helduko da eta hemen ezkerrean abiatzen den bidezidorra hartuko du. Bidexka honek Katillotxuko mendilerroa zeharkatu eta bertako trikuharri multzoa ezagutzera ematen du. Katillotxutik estuarioaren edertasunaz gozatzeko aukera dago.
Katillotxutik Bermeo aldera jaisten da. Bidean Demiku auzoa zeharkatuko du.Kurtzio ermita aurretik pasatu eta berehala helduko da Bermeoko portu zaharrera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta