Zailtasun maila   Erraza

Denbora  ordu bat 47 minutu

Koordenatuak 702

Fecha de subida 22 de octubre de 2016

Fecha de realización octubre 2016

-
-
275 m
55 m
0
0,9
1,8
3,51 km

Bisitak 896, kokapena 11

Nondik gertu Donibanealdea, País Vasco (España)

Jaizkibelgo paisaiak osagai asko eta aberatsak ditu: itsaslabarrak, itsasargia, landaretza eta haran eskegiak. Guk horietako bat bisitatzea erabaki dugu, Grankantoko haran eskegia hain zuzen ere. Ibilaldi labur hau Jaizkibelgo kantinaren ondoan dagoen aparkalekutik hasi dugu. Bertan hasten den xendatik Kabitte baserrira iritsi gara. Mitxitxolako gaina inguratuz datorren Talaia bidearekin gurutzatu eta laster, Bonazaitza edo Buenos Aires baserriaren hondarrak ikusiko ditugu. Kolore zuriko seinaleek erakutsi diguten norabidean aurrera egin dugu. Maldan behera, berehala heldu gara Grankantoren mendean esekitzen den haran txiki batera eta hau zeharkatzen duen Iñalurreta erreka aldera.
Harrizko olatu erraldoiaren parera heltzean, bidea utzi eta nabarmena den xenda batetik hormaraino gerturatu gara. Ilargi itxura duten geoformak nonahi ageri dira, milioika urteko higadurak zizelkatutako irudi eta forma apetatsu erakargarriak: albeoloak, zuloak, formak, horma-hobiak, kubetak, erliebeak, arkuak, leihoak eta abar. Irudi eder hau atzean utzi eta berriro bidera jaitsi gara errekak bere urak itsasoan isurtzen dituen tokira iristeko. Sajuanarri ezproiaren paraleloan igotzen hasi gara aldapa pikoari aurre eginez. Goiko zelaietara iritsi eta hemendik, oso nabarmenak diren bideetatik errepidera igo eta aparkalekura iritsi gara.

ARGAZKIAK ikusteko:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/10/grankantoko-haran-eskegia.html
  • argazkia Ataka
  • argazkia Bonazaitza
  • argazkia Grankanto
  • argazkia Sanjuanarri

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta