Denbora  3 ordu 17 minutu

Koordenatuak 1190

Fecha de subida 18 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
29.999 m
577 m
0
1,8
3,6
7,13 km

Bisitak 746, kokapena 9

Nondik gertu Arístregui, Navarra (España)

Eguraldi eskasa lagun, Osinaga herrira joan gara Harriaundiko monasterioaren aurriak bisitatzeko asmoz. Probintzietako abelbide errealaren bidetik, lokatz artean Osacar herriaren ondora heldu eta aldapan gora Gorostietako Bartolome Deunaren ermitaraino igo gara. Leku ederra, oso ondo zaindua.
Parez pare dugun Mintxegi aldera jo dugu pagadian zehar aldats pikoari aurre eginez. Tontorrera heltzean, mendiek osatzen duten zirku txikia azaldu zaigu begien aurrean. Pagadia atzean utzi eta mendiaren gandorretik Mintegiko tontorreraino heldu gara. Behean ikusi dugu telebista antenaraino jaitsi eta gero, xenda nabarmen batek Urrutxagako gailurrera gerturatu gaitu. Muino hau inguratu daiteke, baina igotzea erabaki dugu.
Berriro maldan behera jarri eta lepora iritsi bezain pronto pagadi trinko gatean murgildu gara. Orbelean marrazten den bidetik basoa zeharkatu eta erraz hartu dugu altuera. Konturatu orduko, pago gutxi batzuen ondoan dagoen Harriaundiko monasterioaren aurrien ondora iritsi gara. Ikusgarria oso. Auzolanean egindako lanek agerian utzi dute monasterioa izan zenaren absideak eta bestelako elementu arkitektonikoak.
Eguraldi grisak ez digu inguruaz gehiegi gozatzen lagundu, eta tontorrean dagoen kohete itxurako buzoiaren ondoan jarri, argazki pare bat atera eta beherako bidea hartu dugu. Larunbera doan pista gure eskuinera utzi eta pinudian sartzen den xendatik abiapunturaino jaitsi gara.

http://askemikel.blogspot.com.es/2016/09/harriaundiko-monasterioa.html

1 comentario

  • argazkia VILUZU

    VILUZU 25-sep-2016

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Ibilbide ederra zonaldea ezagutzeko. Harriaundiko jaitsiera zertxobait nahasgarria da, bidea galdu egin dugu tarteka, baina track-ari esker laster harrapatu dugu berriz.
    Txango gozagarria, mila esker!

Si quieres, puedes o esta ruta