-
-
538 m
32 m
0
2,4
4,8
9,61 km
Ikusita 880 aldiz, jaitsita 10 aldiz
Nondik gertu: Landarbaso, País Vasco (España)
Susperregi jatetxean hasi eta goruntz ekingo diogu geroago pista izango den bidezidor estu batetik. Halako batean Añarbeko urtegia izango dugu bistan eta hau ezkerretara utziaz Aldura mendiko kaxkora joko dugu(538m). Bertatik ikusmira ikaragarria dugu Donostialde eta Oarsoalderuntz. Ekialderuntz jo eta maldan behera topatuko dugu Aldurako elurzulo sakona. Ikusgarria. Hortik, Igantziko soroan barrena, Aldura baserri paretik pasa eta Baringaratetik Alzate baserriruntz doan zementozko pistan egingo ditugu hiru kilometro exkax. Alzaten bertan eskubiruntz hartuta Zuantza pasa eta Sepulkro baino lehenago Txalakaerrekaruntz joko dugu, bertatik Iturriotzeko auzora di-da batean iristeko.
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak