-
-
290 m
1 m
0
9,3
19
37,35 km

Bisitak 2544, kokapena 8

Nondik gertu Hendaye-Plage, Aquitaine (France)

Hendaiatik Hondarribira arteko ibilbidea, Urruña, Biriatu, Pausu eta Irun gurutzatuaz. Bitartean Txingudiko badia, Hondarraitz, Abbadia eremua, Hendaiako Erlaitza, Urruñako Sokorriko ermita, Biriatuko Kalbarioa, Irungo Ama Xantalengo ermita eta alde zaharra, Hondarribiako Jaitzubiako padurak, Santa Engraziako ermita eta erriberak eta alde zaharra ikusiko ditugu. Ibilbideko zati handiena asfaltatutako edo porlanezko bideetatik egingo dugunez, bizikletaz ere egin daiteke. Bizikletan egiterik ez ditugun zatiak saihestea ere oso erraza da. Abbadia eremura sartu ordez, Hondarraitzetik zuzenean erlaitzako errepidea hartu dezakegu; Biriatun Kalbarioraino igo ordez Kurlekuko lepoan autopista gaineko zubiaren barrena Biriaturuntz jeitsi gaitezke, jeitsialdiaren erdiparean ezkerretara, GR10 markatzen duen seinalea jarraitu eta autopista azpitik tuneltxo bat pasatuta; eta Jaizubiako padurak ekiditeko aldiz, Endanea landare-hazitegiaren ondotik muinotxora igo eta bertan ezkuinera hartuta Beko-errota jatetxeruntz jeitsiko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta