Denbora  4 ordu 19 minutu

Koordenatuak 579

Noiz igoa 19 de marzo de 2016

Noiz egina marzo 2016

-
-
698 m
220 m
0
3,3
6,6
13,21 km

Bisitak 1419, kokapena 37

Nondik gertu Hernialde, País Vasco (España)

18 MAR 2016 14:12

Ibilbide honek Erniozabalek, Iparraldean, erdi parean dituen tontortxoak ezagutzeko aukera emango digu. Erniozabalek berak dituen ikuspegi zabala ez badute ere, merezi du benetan inguru hauetako basoetatik barrena ibiltzea.

Hernialdetik bide osoa egin nahiko ez bazenu, baduzu aukera Alkizatik abiatu eta Allux eko haitzara igota bide honekin bat egin eta berriro ibilbidea Alkizan bukatzea.
Horretarako, nahikoa duzu nik argi-zentraletik errepidera igotzeko erabili dudan bidea beherantz jaistea. Igarantzabal baserrira iritsi baino metro batzuk lehenago, aldapa bukatzen den parean, ezkerretara mendi pista zabal bat abiatzen da. Utzi gabe jarraitu ezazu eta Allux-eko haitzeraino iritsiko zara.

Aukera izango duzu, baita ere, nahiz eta nik egindako bidetik pittin bat desbideratu egin beharden, "Bidania errekaren" ahoaldea ikusteko. Argi-zentralera jaitsi baino lehenxeago, bidegurutze bat dugu ezkerrerantz hartu behar duguna, eta bertaratzeko aukera izango dugu. Aspalditik esan izan da, eta ondoren tintak botata eta baieztatu da, Bidanian lurperatzen den errekaren urak aho honetatik ateratzen direla.
648 m. Begiratoki izugarria. Balkoi moduan ateratzen da. Ikusmira eder eta bilainak bertatik.
692 m.
400 m altura Hemen eskuinera hartu behar dugu saguzaharraren bidea jarraituz. Karteletan " Alkizara zentraletik " ipintzen du. Bide honen hasieran saguzaharrentzako hainbat kabi ikusiko ditugu. Bide hau hartu beharrean zuzen jarraitu ezkero, Beandoain baserritik barrena, Alkizara iritsiko zara.
535 m Ikusmira bikainak Aralar eta Oria bailararantz.
Hernialde Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerria da. 324 biztanle zituen 2015. urtean. Hirugarren Gerra Karlistan famatu zen Santa Kruz udalerri honetan aritu zen apaiz. Herriaren izena Hernio menditik dator, «Hernio alde» esan nahi baitu.
Lehenengo argazkia errepidea hartu eta Hernialdera doan bidea hasten den lekutik aterata dago.
Erreka ertzean dugun bidegurutzea. Hemen bi bide hartu ditzakegu: 1.- Goruntz jarraitzen badugu Alkizatik Itzurain aldera doan pistarekin topo egin eta herrirantz lasai asko iritsi daiteke. 2.- Errekarekin batera beherantz jo. Guk bide hori dugu markatua.
Alkizako argi-zentralaren gainean ikusi dezakegu "Bidania erreka" indarrez menditik irteten.
609 m.
605 m. Hau ere haitz ederra da. Ez da Allux bezain aereoa, baino ikusmira onak ditu baita ere. Orain, bideak aldapa handiz egingo du beheko errekara iritsi arte. Momentu batean, errekan gaudenean, badirudi biderik ez dagoela, baina hala ere jarraitu erreka ertzetik, bidea metro batzuk aurrerago agertuko baitzaigu. Bidegurutze batekin topo egindakoan, segi beherantz hurrengo waikpointara iritsi arte.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau