Denbora  ordu bat 37 minutu

Koordenatuak 1318

Fecha de subida 27 de octubre de 2018

Fecha de realización octubre 2018

-
-
226 m
67 m
0
2,3
4,7
9,35 km

Bisitak 360, kokapena 9

Nondik gertu Trintxerpe, País Vasco (España)

Kaixo!

Hiru mendik inguratzen dute Donostia: Igeldok, Urgullek eta Uliak. Azkena (234 m) altuena da eta, haren altxorrak direla kausa, Kontserbazio Bereziko Eremu gisan babestuta dago. Hantxe izanen da, 2019ko urtarrilaren 27an, Herri Ametsa Talaia 4. mendi martxa: 9,3 kilometroko mendi martxa bikain horrek bi hornidura postu ditu eta mendizaleari imajina ezinezko paisaiak eskaintzen dizkio, hiru elementu (itsasoa, zerua eta lurra) elkartuz. Bidea mendiko bazterretan eta parke natural batean du, Talaia bideko zati bat zeharkatuz.

Mendi martxa Herri Ametsa ikastolatik abiatuko da, hau da, Mendiolatik: Ulia mendigunetxoko gailur sekundarioa da, baina nahiko garaia eta, historiari zein paisaiari dagokienez, berebiziko interesa du. Goranzko bidexka batetik, baso xarmant bat zeharkatu ondoren, korrikalariek kostaldearen bista panoramiko polit-polita ikusiko dute.
Segidan, Almirantearen Gotorlekura iritsiko dira: azken karlistaldian (1872-1876), Donostia liberalaren defentsaren osagaia izan zen. Gotorlekua inguratutakoan, pixkanaka Plata itsasargirantz joko dute, Jaizkibelgo portuaren ahoaren eta kostaldearen gaineko behatoki paregabean, itsasoa atze-oihal dutela. Itsasargia Plata puntaren gainean dago: hantxetik datorkio izena. Antza, itsaslabarra osatzen duten hareharriak, uhinek busti ondoren, itsasotik ikusita zilar-itxurako kolorea hartzen dute: horregatik, marinelek lekuari izen hori jarri zioten.
Ezkerretik jarraitu eta xendra lau batean sartuko gara. Behe-ibar eder bat pasa eta eskuin aldean, arku ederrak dituen antzinako ubidea dago: garai batean, bertatik joaten zen ura Donostiako etxeetara. Hantxe dago Ingelesen iturria (Napoleonen garaiko gudetatik datorkigun izena da, han tropa britainiarrak ibili zirelako). Bidetik jarraituz, xendra bidegurutze batera heltzen da eta hortik aurrera, bista apartak dituen bidexka maldatsua dator, Atxumaitz gailurretik gertu (Uliako erdiko muinoa da). Bukaeran, baso polit bat zeharkatu ondoren, Uliako jatetxerako bidea hartuko dugu. Izen bereko parke naturalean barnean, bertara iritsi aurretik, Erregearen haitza izeneko behatokia dago: bertatik itsasoa, Jaizkibel mendia eta, zerua garbi dagoenean, Bidasoatik haratagoko itsaslabarrak ikusiko ditugu. Behin Uliako jatetxea (XX. mende hasieran Basollua ehiztari eta arrantzaleen Elkarteak hartu zuen; hasieran aurrean duen zelai berdea uso-tirorako zelaia izan zen, eta plater-tirorako ondoren) atzean utzita, aparkalekuan (5. kilometroan) lehen hornidura postua egongo da: han, jatekoa eta edatekoa eskainiko dira.
Bidexkatik behera jarraituz, Bale-haitza eta Arrano- -haitza topatuko ditugu. XI.-XII. mendeetatiko toki- -izenak dira, artean euskal baleak ikusteko talaiatzat erabiltzen baitziren. Zetazeook ikusitakoan, talaian sua pizten zen, arrantzaleak jakinaren gainean jarri eta baleak arrantzatzera irteten zitezen. Bidexka horren amaieran, planta oktogonaleko eraikin bitxi baten hondarrak aurkituko ditugu: Errota izenaz ezagutzen da eta Chalet de las Peñas edo baserri-etxea izeneko kafetegia izan zen. Hortik Uliako aparkalekura abiatuko gara, zuhaitzez inguratutako bide batetik: hura pasatu eta berehala, antzinako tranbia elektrikoaren bidea parez pare aurkituko dugu. Ategorrietatik igotzen zituen donostiarrak XX. mendearen hasieran Uliaren gailurreko aisialdi-gunera.
Jarraian, parte-hartzaileak Monpas mutur gainera abiatuko dira. Amildegi ikusgarria zeharkatu ondoren, Kutrallako iturrira iritsiko dira. Milaka istorio konta liezazkigukeen aspaldiko harraska hartako paretek: han, anitz donostiarrek arropa garbitzen zuten, aurrena idi-gurdiz iritsirik eta, geroago, Uliako tranbiaz; Londresko Hotelak ere erabiltzen zuen. Leku polit hau igarota, Josetxo bidea jaitsiko dute mendizaleek. Harriz betetako Galtzada moduko bidea da 1891. urtean egina eta aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena. Ondoren, Monpaseko gotorlekua (1898an eraiki zen, Donostia babesteko) eta Uliako labarrak ikusten diren behatoki ondotik pasa eta gero, itsasotik gertu, bidea gorantz, beherantz eta zeharka-meharka doa. Munta handiko toki zoragarriak zeharkatzen dira: hala nola, Ataloiko Harriak (gruyere itxurako geoformak dauzka, oso berezkoak inguru hartan). Pixkanaka, mendizaleak Illurgita kalarantz iritsi eta bertatik igo ondoren, Herri Ametsa ikastolara itzuliko dira. Hantxe izanen dute 2. hornidura postua (9,3. km) eta bertan opariak banatuko dira. Eguna ongi amaitzeko, guztientzako otamena eskainiko da.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo!

Donostia está rodeada por tres montes: Igeldo, Urgull y Ulia. Este último, con 234 m, es el más alto y, debido a sus tesoros, está protegido como Zona Especial de Conservación. Ahí tendrá lugar, el 27 de enero de 2019, la 4ª edición de la marcha de monte de Herri Ametsa Talaia: con un precioso recorrido de 9,3 km, cuenta con dos puestos de avituallamiento y ofrece al montañero paisajes inimaginables, combinando tres elementos: el mar, el cielo y la tierra, en un entorno de montaña sito en un parque natural, atravesando una parte del camino Talaia.

La marcha de montaña saldrá desde la ikastola Herri Ametsa, es decir, desde Mendiola: se trata de una cumbre secundaria de Ulia, pero bastante alta y, por lo que respecta a la historia y al paisaje, de gran interés. Tras atravesar un bello bosque, pasando por un caminito ascendente, los participantes verán una bellísima vista panorámica de la costa.
A continuación, llegarán al Fuerte del Almirante: durante la última guerra carlista (1872-1876), fue parte de la defensa de la Donostia liberal. Rodeado el fuerte, irán poco a poco hacia el Faro de la Plata, fabuloso mirador con vistas a la entrada del puerto de Jaizkibel y a la costa, con el mar como fondo. El faro está encima de la punta de la Plata, a lo que debe su nombre. Al parecer, las piedras areniscas que forman los acantilados, mojadas por las olas, adquieren una coloración plateada vistas desde el mar; por eso, los marineros lo denominaron así.
Siguiendo por la izquierda, llegaremos a un tramo plano. Pasadas una bonita vega baja, a la derecha, hay un antiguo canal con bellos arcos: en su época, el agua iba desde allí a los domicilios donostiarras. En ese mismo lugar está la Fuente de los ingleses, nombre cuyo origen viene de las guerras napoleónicas, ya que allí estuvieron las tropas británicas. Siguiendo por ese camino, se llega a un cruce y, a partir de ahí, hay un caminito empinado, pero con vistas maravillosas, cerca de la cumbre de Atxumaitz, cima central de Ulia. Al terminar, una vez atravesado un bonito bosque, tomaremos el camino hacia el restaurante de Ulia. Dentro del parque natural del mismo nombre, antes del restaurante, se halla el mirador Erregearen haitza, desde el cual veremos el mar, el monte Jaizkibel y, si el cielo está despejado, los acantilados más allá del Bidasoa. Dejado atrás el restaurante de Ulia (a principios del siglo XX albergaba la sede de la Sociedad de cazadores y pescadores Basollua, siendo el espacio verde situado delante un campo de tiro al pichón inicialmente, y de tiro al plato después), hallaremos el primer puesto de avituallamiento, en el kilómetro 5, en donde se ofrecerá comida y bebida.
Bajando por el caminito, veremos Bale-haitza y Arrano-haitza, topónimos de los siglos XI y XII. En aquellos tiempos, se utilizaban como atalayas para avistar las ballenas vascas. En cuanto las veían, se encendía fuego en la atalaya, para avisar a los balleneros y que saliesen a pescarlas. Al término de ese caminito, encontraremos las ruinas de un bonito edificio de planta octogonal, conocido con el nombre de las ruinas del molino y que fue la cafetería Chalet de las Peñas o casa-caserío. De ahí nos dirigiremos al aparcamiento de Ulia, recorriendo un sendero rodeado por árboles: al poco de dejarlo atrás, nos encontraremos frente a frente con el antiguo camino del tranvía eléctrico, el cual, a principios del siglo XX, llevaba a los donostiarras hasta la zona de recreo de la cumbre de Ulia.
A continuación, los participantes saldrán hacia el alto sobre la punta de Monpás: una vez recorrido el espectacular precipicio, llegarán a la fuente de Kutralla, cuyas paredes podrían contarnos miles de historias, ya que allí lavaban la ropa muchos donostiarras, al principio llegados en carros tirados por bueyes y, posteriormente, con el tranvía de Ulia; incluso lo utilizaba el Hotel de Londres. Posteriormente, los montañeros bajarán por la Avenida de Josetxo. Una calzada empedrada construida en 1891 para transportar a Donostia piedra de las canteras de Arrese. Tras pasar por el mirador de Monpás donde se pueden ver el Fuerte de Monpas (construido en 1898, para proteger Donostia) y los acantilados de Ulia, el camino sube, baja y zigzaguea cerca del mar. Se recorren lugares maravillosos y de gran importancia: por ejemplo, Ataloiko Harriak (con formas geomorfas como gruyere, muy particulares en esa zona). Poco a poco, los montañeros llegarán a la cala Illurgita y, tras subir desde allí, regresarán a la ikastola Herri Ametsa. Ahí estará a su disposición el 2º puesto de avituallamiento (kilómetro 9,3), donde se entregarán regalos. Para terminar bien el día, se ofrecerá un refrigerio a todo el mundo.
Janaria + Edaria / Comida + Bebida
Janaria + Edaria / Comida + Bebida

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta