-
-
673 m
476 m
0
0,9
1,8
3,61 km

Bisitak 1516, kokapena 13

Nondik gertu Leitza, Navarra (España)

Herriko plazatik abiatu eta Aieneko garbilekutik barrena, hilerri aldera joko dugu, eliza ezkerraldean utzita. Han, gurutzeen bideari jarraiki, Giltzur iturritik pasatuko gara, eta, 50 bat metro aurreraxeago eta ezkerreko bideari eutsiz, gurutzeen bidetik desbideratuko gara. Hortik aurrera, goraka egin beharreko azken 700-800 metroko distantzia duen zati bati aurre egin beharko diogu, ezkerraldean Leitzako alderdi zaharraren eta inguruko baratza-soroen ikuspegi ezin politagoarekin. Ondoren, zortzikorenbordatik pasaz, Sorogaingo kaskora ailegatuko gara, leitzarren artean hain ezaguna zaigun SantaKrutzeko ermitaraino, hain zuzen ere. Ermitaren atzean jarriz gero, Leitzako Gorriztaran auzoko ikuspegi ezin hobeaz gozatuko dugu. Gorriztaran: baserri, belatso berde eta usoek hainbeste urtetan jarraitu duten migrazio kanal garrantzitsuenetakoa.

Aurrera jarraituz, Joandegiko bordaren parean, Oialde-Kornieta-Aritz (Haize errota) mendietara joateko bidegurutzearekin topo eginen dugu, berriro ere gurutzeen bidearekin bat eginez,. Han, beheranzko bidea hartu behar dugu, eta 50 bat metrora pinudien artean doan ezkerreko bideari kasu egin. Ganbaranbordatik pasaz, Auzmendiko baserrira ailegatuko gara, eta, han, ezkerreranzko norabidea hartuko dugu. 500 metrora, Urbieta baserrira joateko bidegurutzetik pasaz, ezkerretarantz jo eta aurrera jarraituko dugu, herrirantz. Aurreraxeago, beste bidegurutze bat dago, eta ezker aldera doana hartu beharko dugu. Hark Añalderaino eramango gaitu, eta, Gazpilloko estartatik barrena, berriro ere herriko plazara ailegatuko gara, eskaileratik jaitsiz.

Familiartean egiteko bide zoragarria da hau: 4 km eskas ditu, eta Leitzako alderdi zahar, eraikin, auzo, belatso, baratz eta paisaia ezin politagoak gozatzeko aukera ematen du. Aldi berean, historiaren zurrunbiloan murgildurik, orografiaren eta klimaren menpe islatzen zaigu urteetan zehar euskaldunentzat izan den ogibide eta bizibidea. Gure arbasoek zenbat eta zenbat zailtasuni aurre egin behar izan ote dioten eta, beharbada, nor garen jakiteko, nondik gatozen galdetuz hasi gintezke geure buruari.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta