Denbora  2 ordu 51 minutu

Koordenatuak 1152

Noiz igoa 6 de agosto de 2017

Noiz egina agosto 2017

-
-
503 m
399 m
0
2,9
5,8
11,68 km

Bisitak 685, kokapena 3

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Gaurkoan hiritik abiaturik hiritik kanpoko ibilbidetxoa egitea erabaki dugu.

Abustuko igandea izateko tenperaturak estiak dira eta aukera ona ematen dute ibilbidetxo bat burutzeko.

Auzotik irten eta Barañain aldera bideratzea erabakitzen dugu. Ermitagañara iritsi eta Donibane kirol elkarteko gibeletik abiatuz.







Ermitagainan Liburutegi orokorretik eta Kontserbatorioen aurretik pasa.









Barañaieneko lakua bisitatuko dugu eta bertatik ezker aldetik Leurzako jauntxerrira bideratu.







Leurzako jauntxerrira iritsi eta ezkerretara joko dugu, bertatik abiatzen den pistatik Elorz ibaia zeharkatu arte.







Bidegurutzean eskuinera jarraituz autobidearaino, bertan tunel baten bitartez bertze aldera iritsiz eta ezkerretik abiatzen den bidea eta aldapatik Zizur Nagusiko herrira iritsi arte.







Errepidera irten eta ezker aldetik herriaren hasierara bideratu beharko dugu, bertan autobidearen gainetik zeharkatzen duen zubia zeharkatuz.

Ezker aldetik eta pinadiaren aldamenean dagoen bideak Zizur Txikiraino eramango gaitu. Bertan San Emeterio eta Caledonio eliza erromanikoa, XII. mendekoa bisitatuko dugu. Ate nagusiak hiru arkiboltaz osaturik dago, hauek landare eta bolez osaturiko ginbelen gainetik. .











 Elizaren gibeletik ikuspegi ederrak ditugu.



Errepidera jaitsi eta San Juan de Jerusalemeko edo sanjuanista eliza bisitatzea erabakitzen dugu. Erromaniko berantiarreko eraikina dugu hau. Esfera laurdeneko gangaz estalitako burualdeko absidea du, barruko ginbelak landare eskematizatuez osatuak dira. Hego aldeko ataria hiru arkiboltaz osaturik dago, goiko aldean teilatu txiki bat duelarik. Bertze aldera bada ate bat ere, garai batean klaustro batera eramango zuena, gaur egun desagertua. Elizari buelta emanik, elizaren oinen aldean defentsa militarrerako dorre bat dago.

Eliza hau, 1200 urte inguruan Maltako orden militarrak zuen erromesen ospitalen baten zatia izango zen. Egun oraindik orden honen sinboloak nonahi ikusgai ditugu.



































Donajakue bidetik Iruñara bueltatu, Elorz ibaia ertaroko zubitik zeharkatu eta ondoren Sadar ibaiara iritsi eta burniko iturriko maldatik Iturramara igo eta handik etxera.








Lakutik eskuin aldera joan behar dugu. Barañaineko kanpoaldeko kalera iristeko
Leurzako jauntxerrira iristeko hartu beharko dugun errepidetxoa
Bidegurutze honetan gure martxa jarraituz, eskuinera hartu Elorz ibaia zeharkatzeko.
Pistaren eskuin aldetik segi. Autobidearen parean
Abiapuntua
Sarasate eta Goi kontserbatorioak. Musikaren gunea deitzen zaio eremu honi
Barañainen bukaeran osatu zuten laku artifiziala.
Lakua ezkerretara utzita, bere eskuin aldetik abiatzen den kaletik zuzen jarraitu.
Liburutegi orokorra
Zizur Txikiko eliz parrokiala
Berant erromanikoko eliza. Maltako orden militarrekoa izandakoa
Autobidea zeharkatzekoa
Sadar ibaia zeharkatzeko
Elorz ibaia zeharkatzeko zubia. Donajakue bidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau