Denbora  5 ordu 25 minutu

Koordenatuak 1478

Noiz igoa 25 de octubre de 2018

Noiz egina octubre 2018

-
-
858 m
438 m
0
4,4
8,9
17,79 km

Bisitak 100, kokapena 8

Nondik gertu Arakil-Hiriberri, Navarra (España)

Gaurko ibilaldia oso atsegina izan da, alde batetik bideak oso garbi izan doguz eta gainera izugarrizko eguraldia egin deu.

Beste aldetik hainbat lekutan irakurrita geneukan Madalenaitz oso mendi traketsa zala eta ezpelak gainezka oztopatzen dabela azkenengo kma, baina behar bada horrela izango da batzuetan baina gaur bidea oso ondo marraztuta dago (markarik ez baina bidezidorra oso argia da) eta gainera ezpelak azkenengo metroak oso haundiak dira baina oso errez heuren erditik ibiltzeko.

Gaurko ibilaldia hasi gara Hiriberri Arakil herrian eta hartun dogu GR20 marrak doazenak Ata bailarara (Madoz aldera), bidea basot eder batetik doa eta aldapa agertzen danean erreka baten albotik (gaur ura barik), eta aurkitu garenean 600 m inguruan enbor baten agertzen da Madelenaitzera joateko egin behar dal ezkerretara, hemen hasten da bidezidor bat oso atsegina eta pixkanaka heldu gara ezpelan gunera baina arinago zeharkatuko dogu pagadi bat…

Ezpelan artean doa bidezidor bat eta hau jarraitzen ez da inungo arazorik gailurrera heltzeko; ikuspegi izugarria bai Sakana eta Burunda bailararena eta batez ere Aralar mendizerrarena.

Jeitsi gara berriz GR bilatzera eta jarraitu dogu Urbaran gunera, tontor bat dauka baina ez dauka ezer berezirik, hemen utzi doguz GR marrak eta hartun bide zabla bat eskumara eta luzaroan ehundaka zuhaitza jeusita aurkitu doguz, bidean beste bide gurutze batzuk jeisteko bai Egiarreta, bai Etxarren herrira baina nahi izan dogu ikusi Harritxiki zer nolako gailurra zan eta hemen ere bakarrik ikusi dogu harrimultzo bat.

Jeitsieran berriz egin dogu bat GR20 eta hau jarraitzen heldu gara Egiarreta herrira eta hantxe bertan dagoen baselizara XIII gn mendekoa; Santiago Itxasperri, oso gune atsegina zerbait jateko, ura edateko…

Hemendik Hiriberrira joateko hartun dogu pista bat doana soloetatik eta horrela heldu gara antzinako errepidera eta tunel bi zeharkatu ondoren amaitutzat emoten dogu ibilaldia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau