Denbora mugimenduan  5 ordu 15 minutu

Denbora  7 ordu 33 minutu

Koordenatuak 3328

Noiz igoa 30 de julio de 2018

Noiz egina julio 2018

-
-
2.439 m
1.273 m
0
4,9
9,9
19,72 km

Bisitak 84, kokapena 4

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

Euskal Herriko mendien artean ezagunetako bat da Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro). 2018ko uztaileko egun eguzkitsu batean osatu dugu ibilbide hau amak eta biok.

Zuriza herrian dagoen Linzako aterpetxeko aparkalekuan kotxea utzi eta galbiderik ez daukan bidetik abiatu gara. Ibilbidearen hasiera oso berdea da; zelai zabalak, loreak eta paisaia ederra.

Petretxema eta Hiru Erregeen Mahaira joateko bideak banantzen diren lepoan, indarrak berreskuratzeko eta paisaiaz gozatzeko geldialditxoa egin dugu.

Hiru Erregeen Mahaira iritsi aurretik elurra zapaldu behar izan dugu, neguan elur dexente egin duela gogoratuz. Gailurrean argazkiak atera eta beste mendizaleekin hitz egin ondoren, pirineotatako goi-mendiak ikusten diren leku egoki batera jaitsi gara bazkaltzeko.

Linzako aterpetxera iristeko ordu erdi inguru falta zitzaigunean, ibilibide osoan gure inguruan ibili diren Bilboko bi neska eta beraien chihuahua arrazako "kanela" txakurrarekin elkartu gara. Mendian galduta eta noraezean zegoen txakur bat aurkitu eta, aipatzea merezi duen eskuzabaltasunez, Lizako aterpetxeraino besotan eraman dute zegoen egoera arriskutsutik atereaz.

Amarekin egun eder bat pasa izanaren asetasun eta pozarekin itzuli naiz etxera.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau