Denbora  5 ordu 39 minutu

Koordenatuak 2237

Noiz igoa 20 de mayo de 2014

Noiz egina mayo 2014

-
-
1.509 m
196 m
0
5,7
11
22,95 km

Bisitak 2283, kokapena 15

Nondik gertu Orreaga, Navarra (España)

Ibañetatik Eiheralarrera 6 orduko ibilaldia , Astobizkar eta Txangoa mendiak zeharkatuz eta Iramendiko lepotik Iramendi tontorrera igotzeko aukerarekin. Eiheralarre XI eta XII mendeetan , Pirinioak zeharkatzen zituen erromatar bidearen etapa bat zen , eta geroago Santiago bideko igarolekua izan zen ( orduan Saint Michel le Vieux zuen izena ) Donazaharre ( Immus Pyrineus ) eta Ibañetako gainaren artean ( Summus Pyrineus ) , Donibane Garazi alde batera utzita .Baina XIII mendean , hiribildu honek Santiago bidean zuen nagusitasuna galdu zuen , Nafarroa Behereko hiriburuaren mesedetan , eta horrek galera ekonomikoa ere ekarri zuen berekin.Egungo egunean , prioretxe-ospitale ziren bere bi elizak desagertu dira , bainan , Eiheralarre , oraino , Orregara GR65tik edo Donibane Garazin abiatzen den Napoleón bide zaharretik doazen milaka ibiltarik eta beilarik zeharkatzen dute.
Bada Eiharlarreri buruzko datu interesgarri bat : erretore entzutetsu bat izan zuen , Bernart Etxepare , euskal literaturaren aintzindarietako bat , XVI. mendeko figura enblematikoa . Eiheralarreko apeza, Baxenabarreko erretorea eta Bikario Orokorrak 1545ean euskarazko lehen liburua plazaratu zuen :" Linguae vasconum primitiae ". Euskarari " kanpora , plazara , dantzara " irteteko agintzen dio eta euskaldunei bide berriak urra ditzatela nahi du , moldiztegiaren bitartez , euren burua erakutsiz.

Heuscara ialgui adi campora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari eman dio
Behar duyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec vste çuten
Ecin scriba çayteyen
Oray dute phorogatu
Enganatu cirela.
Heuscara
Ialgui adi mundura

Ikusi gehiago external

Orreaga , Lepoedertik ikusita
Bidea, Iturria , Bizia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau