Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 185 aldiz, jaitsita 2 aldiz
Nondik gertu: Ibarra, País Vasco (España)
(2019-05-01) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3.5 orduko iraupena.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Txangoa Ibarra herrian abiatzen da eta Ibabeko Andra Maria baselizaren ondotik gora egiten dugu, baserri pare bat pasa eta pinudi basoan sartzen gara pista zabal batean Ipiztikoarriaga Lepora arte, malda eramangarria dago tarte honetan guztian, ia 400 metroko desnibela, azkenik Amillondo/Kukutxeko Punta (775m) zapaltzen dugu. Hona arteko bide 1 ordu.
Jarraian Ipizte/Hiruatxeta (1055m) aldera jotzen dugu, gauden lepotik 300 metro inguruko desnibela gelditzen zaigu tontorrera. Zelaian gora egiten dugu Ipizteko aterpe irekira iritsi arte, eta jarraian maldan gora Ipizte/Hiruatxeta (1055m) gailurra zapaldu arte. Azken zati hau malda gogor samarrean da baina oso ederra igotzeko eta ez da luzea. 40 minutu.
Behin tontorra eginda Santa Kruz apaizaren kobaren ondotik jeitsiko gara Lezeaga Lepora arte. Hemendik itzulera bidean Ipiztekoarriaga Lepora doan pista. Azkenik Ibarra herrira jeistea besterik ez zaigu falta, hau igoerako bide bera erabilz egingo dugu. 2 ordu inguru
Aparkalekua
Ibarra, herria, hasiera puntua
Bidegurutzea
Hasierako bidegurutzea
Lepoa
Ipiztikoarriaga Lepoa
Gailurra
Amillondo/Kukutxeko Punta (775m)
Aterpe irekia
Hiruatxetako aterpea
Gailurra
Ipizte/Hiruatxeta (1055m)
Haitzuloa
Santa Kruz apaizaren koba
Ikuspegia
Gantzaga-Ipizte azpia
Aparkalekua
Ibarra, herria, amaiera puntua
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak