• argazkia IBILBIDE MEGALITIKOA SOLLUBE
  • argazkia IBILBIDE MEGALITIKOA SOLLUBE
  • argazkia IBILBIDE MEGALITIKOA SOLLUBE
  • argazkia IBILBIDE MEGALITIKOA SOLLUBE
  • argazkia IBILBIDE MEGALITIKOA SOLLUBE

Koordenatuak 630

Fecha de subida 16 de octubre de 2014

Fecha de realización octubre 2012

-
-
552 m
4 m
0
5,4
11
21,45 km

Bisitak 1654, kokapena 20

Nondik gertu Altamira-San Kristobal, País Vasco (España)

Urdaibaiko Ipar-mendebaldean badago historiaurreko altxor zoragarria: Sollubeko estazioa megalitikoa. Bertan dago eskualde honetako trikuharri kopuru handiena. Hemen proposatzen dizkizuegun txangoei esker megalitikora bidaiatzeko aukera izango duzue. Zatoz Sollube-Katillotxu aldera eta ezagutu itzazu bertoko trikuharriak, tumuluak eta iruinarriak.

SOLLUBEKO IBILBIDEA
Ibilbidea Busturiako Altamira auzotik abiatzen da. Hormigoizko pista batek lotzen du Altamira Goierri auzoarekin eta hau da jarraitu behar duguna. Iturbe nekazalturismora heldu aurretik gezi batek Sorbituagako iruinarrira joateko hartu beharreko bidea zein den adierazten digu. Merezi du tartetxo bat hartu eta leku magiko hau ezagutzea. Bisita ostean Goierriko bidera bueltatuko gara. GR 38aren seinaleak jarraituz Larrago ingurua gurutzatu eta Zabala – Lurkoira doan bidegurutzera helduko gara. Hemen ezkerrera doan bidea hartu eta Zabala pasatu eta berehala hormigoizko bidea albo batera utzi eta ezkerraldean abiatzen dan lurrezko pista hartuko dugu. Sollubeko bide zaharra da hau. Añabustiko trikuharria dago baso hauetan. Hau albo batera utzi eta Tribisburuko zelaiak zeharkatuko ditugu jarraian izen bereko aztarnategira (nekropolira) heltzeko. Pistari jarraituz GR 98arekin egingo dugu topo. Hau izango dugu Bermeoraino gidari. Bidean, Sollubeko Iturria trikuharrira eta Urkidiko tumulura daramaten desbideratzeak ikusiko ditugu. Merezi du tartetxo bat hartu eta hauek bisitatzea. Kresalaren freskotasunaz eta portuaren historiaz gozatuko dugu Bermeon.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta