Koordenatuak 131

Fecha de subida 10 de febrero de 2014

-
-
69 m
1 m
0
0,8
1,5
3,04 km

Bisitak 665, kokapena 2

Nondik gertu Algorta, País Vasco (España)

Ibilbide tematiko hau Algortako kostaldetik burutuko da, bertako gune garrantzitsuenetarikoak erakutsiz eta azalduz. Hiru geldialdi burutuko dira kostaldean zehar, lehenengoa Portu Zaharrean, hurrengoa Usategi inguruan eta azkena galeako fortean. Honekin Algorta eta bere inguruko zonaldeen historioaz zerbait gehiago ikastea ahalbidetiko dizuegu.
Iblibide aproposa da gazte zein helduentzako, ez dago gune malkartsu zein arriskutsurik eta ordu eta erdi bitartean burutzea estimatzen da.
Gomendatzen da eguraldia alde dagoen egun bat aukeratzea ibilbidea burutzeko, modu honetan bertako parajeez gozatzeko aukera handiagotzen da eta.
Ibilbidea oso ondo kokatuta dago bertara ailegatzeko, kotzez, autobusez zein metroz ailega zaitezkete eta.
Azkenik osagarri bezala, ibilbidea bukatu ondoren, bertako jatetxe zein taberna famatuez aprobetxatzea gomendatzen da, ibilbide oni bukaera eder bat emateko.
Bilboko portua, Bilboren sorrerarekin batera agertu zen, XIV. mendean. Hasierako portua Zazpikaleen ondoan kokatzen zen. San Antongo zubiaren alde bietan. Merkataritzaren garapen eta hazkundearekin batera, portuaren garrantzia handituz joan zen. Bilboko portua beti aritu zen inguruko elizateetako portuekin lehian. Lehia horren adibide, XIX. mendearen hasieran gertaturikoZamakolada. Hiriaren leku faltarekin batera, portuak Abandoko elizateak Ibaizabal ibaiaren ondoan zuezkan lurrak bereganatu zituen, Bilbok elizatea bereganatzean XIX. mende bukaeran. Horretarako Areatzako zubia eta gaur egun Euskalduna Jauregia kokatzen den gunea garatu zen. Duela zazpi mende, porturen eta hiriaren sorrera nahastu egiten dira. Mareez baliaturik, garaiko ontzi txikiak itsasadarraren uretan gora joaten ziren Bilboko Alde Zaharreraino, hiribilduaren erdigunean bertan salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko. Orduan eta gero ere hainbat mendetan, portua Gaztelatik eta Ebro haranetik zetozen salgaiak kanpora igortzeko erabili zen batez ere. Baina,Bilbok bizi izan zuen garapen ekonomiko eta industrialak itsasadarrean behera obra berriak egiteko beharra sortu zuen, izan ere, Nerbio itsasadarraren inguruan sortzen ari ziren enpresa siderurgikoetaraino zingo handiagoko itsasontziak iritsi ahal izateko burutu behar izan ziren lanak
Algortako Portu Zaharra Algortaren jatorria den auzoa da. Tradizionalki arrantzale-auzoa izan da hau, Elexalde auzoa, kontraz, baserritar-auzoa izan delarik. XVIII. mendean sortu zen eta maldan gora hedatu zen heinean, Algorta eratu zen. Gaur egun jada, arrantzarik ez bada egiten ere, arrantzale auzo kutsu handia du oraindik, etxe zuri eta kale estu eta malkartsuekin. Portuan bertan, txalupa txiki batzuk baino ez dira geratzen. Hiru kaleren inguruan eraikitako auzoa da: Kale Berria, Erribera eta Portu Zaharra. Aretxondo eta Karitate kaleek besteak beste lotzen dute auzoa Algortako erdigunearekin. Asteburuetan getxoztar askoren elkargune izan ohi dira bertako taberna eta jatetxeak, hori dela eta, asteburuetan bizitasun handia du auzoak.
Ibilbide temaiko honen hirugarren eta azken geldialdia emen, Galeako fortean burutuko dugu. Ikusten duzuenez, Galeako fortea edo Printzearen gaztelua Galea lurmuturrean kokaturik dagoen gaztelua da, Nerbioi ibaiaren itsasadarraren sarreran. 1947tik ez du inolako funtzio militarrik. Euskal Herri osoko XVIII. mendeko eraikin militarrik ondoen kontserbatuenetarikoa da eta Bizkaian, kontserbazio egoera onena duena. Lehen adierazi dugun bezala, fortea XVIII. mendeko eraikin militarra da eta XVI. mendean aurretik existitzen zen atalaia baten lekua hartu zuen. Jaime Sycre koronelak diseinatu zuen eta inguruko herritarrek hartu zuten parte eraikuntzan (beharturik), Juan Pagoeta, Lorenzo Oruaga eta Francisco Doñabeitiaren agindupean lan egin zutelarik. Eraikitze lanak 1742an hasi ziren eta urtebetez iraun zuten. Bere kostu osoa azkenean, 130.000 errealetik gorakoa izan zen. 1782an, Bilboko kontsulatuak, Igeldo mendian zegoenarenaren eredua hartuz, faro bat eraikitzea agindu zuen. Faro hau, eraikin zirkular bat zen, zeinetan olio bidez elikatua zen sua pizten zen. XIX. mendearen erdi aldera, 1925erarte iraun zuen beste faro bategatik aldatu zen. 1925. urtetik aurrera ordea, gaur egun dagoen faroa hasi zen lanean. Printzearen gazteluaren eraikinak, Abrako defentsa borobiltzen zuen, ezkerraldean, Zierbenan kokaturiko bateriekin batera. Harresi lodiz dago osatuta eta 14 tronera ditu kainoientzako (hasieran 18 zituen) eta foso batez dago inguraturik. Barruan, eraikin desberdinetan zeuden kokaturik biltegi edota bolborategi desberdinak, tropen instalazioekin batera. Konbentzio gerran, frantsesek okupatu egin zuten gaztelua 1795ean eta 1827an ingelesek eraitsi zuten. Ondoren, berreraiki egin zen (orduan kendu zitzaizkion 4 tronera horiek) eta Lehen Gerra Karlistan suntsitua izan zen, karlistek erabil ez zezaten. 1947an Espainiako defentsa ministerioak eman egin zion Getxoko udalari fortearen jabetza. Bertan, aisialdirako gune bat jarri zen, pic-nic mahai batzurekin, 1975ean itxi zelarik. Gaur egun, ez du inolako erabilpenik, baina, ostalaritza zentro bat irekitzeko proiektua abian da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta