Denbora  4 ordu 25 minutu

Koordenatuak 3101

Noiz igoa 4 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

-
-
998 m
327 m
0
4,3
8,7
17,33 km

Bisitak 77, kokapena 5

Nondik gertu Montefuerte, País Vasco (España)

Bizkaiko mendi ezagunenetako baterako igoera zirkularra da hau. Igertuko aparkalekutik abitauta, Pagasarri eta Lapurzulogana igo ondoren, Ganekogortako lerroan dauden Biderdi, Ganekogorta, Arrabatxu eta Pagero igotzen dira, gero jaitsi eta Elorriaren bidetik (gaztelaniazko Senda del Espino) bueltatzeko. Bueltan, Lapurzulogana eta Pagasarri berriz igo ordez, Tarin iturritik pasatzen da ibilbidea, ura edan eta indarrak batzeko.

Bide hau, Ganekogortarako igoera klasikotik pixka bat urruntzen da Biderdira igotzeko, ibilbide klasikoak albo batera uzten baitu gailur hau. Pagasarrira igo eta jaisteko, bide zaharra erabiltzen du, bide azkar eta politena, eta abiada bizian jaisten diren bizikletadunetatik salbu uzten gaituena.

Tontorrak:
- Pagasarri (671 m)
- Lapurzulogana (677 m)
- Biderdi edo Txosnagane (877 m)
- Ganekogorta (999m)
- Arrabatxu (948 m)
- Pagero (963 m)

GR-123arekin (Bizkaiko bira) eta GR-123 eta GR-228 (Bilboko bira) lotunea egiten duen ibilbidearekin egiten du bat zenbait puntutan ibilbide honek.

Bidean hainbat iturri daude, elorriaren bidean bi (urtaroaren arabera batzuetan) eta gero Pagasarriko elurzuloen ondoan dagoen Tarin iturri ezaguna.
Eguneko lehen gailurra
Mendiko ataka
Pagasarri ondoko gailur erraza. Bertatik, lehenengoz ikusiko dugu Abra.
Muñaganeko lepoa, bertan hainbat bide batzen dira
Laudioranzko bidea utzi eta gorantz egingo dugu.
Biderdi edo Txosnagane. Jada Ganekogortako lerroan gaude.
Ibilbideko gailur nagusia. Ikuspegi ikusgarriak daude bertatik
4 udalerri eta bi lurralde batzen diren puntua. Okondo (Araba), Arrankudiaga, Gueñes eta Alonsotegi (Bizkaia) udalerriek egiten dute bat bertan.
Arrabatxu gaina
Pageroko gaina
Ziurrenik neguan bakarrik aktibo
Pagasarri inguruko Tarin iturria, mendizale bilbotarrek erositako lurretan eraikia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau