Koordenatuak 707

Noiz igoa 20 de diciembre de 2018

Noiz egina diciembre 2018

-
-
371 m
64 m
0
3,4
6,8
13,52 km

Bisitak 39, kokapena 3

Nondik gertu Zizurkil, País Vasco (España)

13,5 kilometro dauzkan ibilibide gorabeheratsua. Zizurkilgo Herriguneko aparkalekutik abiatuta, Done Mikel ermitatik Salobierrekara pasatuko gara. Honen zehar Ibiturrira eta, handik gora, Adunako lurretan, Aiendiraino igoko gara. Berriro Zizurkilen, Pagamendi gainetik igarota, Olentzaroetxeberrira doan mendi bidea hartuko dugu. Ipiritik Zaratetxeberrira jaitsita, Ibiturri aurretik Lizardira igoko gara. Bide beretik Ibiturrira itzulita, Egieta igoko gara eta handik Areta ingurua zeharkatuta, aparkalekura iritsiko gara berriro.
0.5 km. Zizurkilgo Herriguneko aparkalekutik ekialdera ateratzen den ezpaloia hartuko dugu. Berehala iritsiko gara Amabi etxera. Hor errepidea utzita sortzen den bideari helduko diogu. Amabitik metro gutxitara, Arrieta etxea pasata, Kalixara eta Done Mikel ermitara iritsiko gara. Ur askaren ondotik goraka, iparraldera ateratzen den bidea hartuko dugu.
0.6 km. Metro gutxitan Arritxipi baserriaren ondotik pasatuko gara. Berehala eskuinera, ekialdera ateratzen den bidea hartuko dugu, Iraola baserriaren aldera. Honen albotik pasata, laister jaitsiko gara Saizar baserriaren ondora. Justu iritsi aurretik eskuinetik behera jotzen duen mendi bidea hartuko dugu, Salobieta aldera.
1.1 km. Salobieta errekaren ingurura jaitsi gara Adunarako zubiaren pare. Loidierrotatik datorren bidea hartuta, gorantz jarraituko dugu errekaren albotik.
2.4 km. Salobietako bidea amaituta, Astaberetik datorrena hartuko dugu Lepasoroko zubiraino. Justu aurretik ezkerrera joko dugu, ibaiari jarraituz. Laster eskuin aldera hartuko dugu, ibaiaren norabidetik gora.
3.1 km. Ibiturrira iritsi gara. Lizardira eta Pagamendira doazen bideak utzita, Adunako lurretan sartu eta zuzen eta gora jarraituko dugu.
3.9 km.
4.1 km.
4.6 km.
5.1 km.
5.2 km. Segidan Zizurkilgo lurretan sartu gara berriro. Bat egin dugu Basopetatik datorren bidearekin. Mendebaldera, ezkerrera jarraituko dugu, Pagamendi aldera.
6.3 km. Zarateko Benta trikuharriaren ondotik pasatuko gara. Txikia da, 1955ean Jexux Elosegik aurkitu zuena. Kokaleku zehatza: 43° 13′ 41.42″ N, 2° 4′ 45.22″ W Segidan Pamendiko bidegurutzera iritsiko gara. Han, Pagamendi alderako langa pasa orduko eskuin aldera ateratzen den bide erdi gordea hartu behar dugu, itxituratik bestaldean, Olentzaroetxeberri aldera.
6.7 km.
6.9 km.
7.1 km. Bidean borda batzuetara iritsiko gara.
7.9 km. Olentzaroetxeberri baserriaren gainetik pasa ondoren, Ezkeltzura igotzen den bidearekin bat egingo dugu. Zarateko Bentara doan bidea utzita, behera joko dugu. Berehala iritsiko gara ezker aldera ateratzen den Ipidegiko hondakinen alderako adarra.
8.6 km. Zaratetxeberri baserriaren hondakinen albotik pasatuko gara. Aurrera jarraituz, Ibiturri aldera jaisten den bidea hartuko dugu.
10.0 km. Zaratetxeberritik ia gorakoan zeharkatu dugun Ibiturriraino jaitsiko gara. Lehenxeago, bidegurutzean, goraka joko digu Lizardierrekaren albotik, ibaia bizpahiru bider zeharkatu beharko dugula. Lizardi baserriaren hondakinetara iritsiko gara. Etxeordekoa zutik dago eta karobi ederra ere ikus daiteke bertan. Etorri garen bidetik itzuli behar dugu Ibiturriraino.
12.3 km. Lizarditik Ibiturrira itzulita (10.9 km), gora joko dugu, Lepasorotik zetorren bidea ezkerrean utzita. Kilometro eta erdiko igoeraren ondoren, Astabere etxearen gainetik pasata, Zarate alderako errepidearekin bat egingo dugu, Egieta parean. Etxearen albotik hego-ekialdera ateratzen den adarrari jarraituz Areta aldera iritsiko gara.
13.0 km. Areta ingurura iritsi gara. Hiruzpalau baserri daude muinotxo honetan. Gure bideak tartetik jarraitzen du eta beheraka hasten da, Herrigunera.
13.2 km. Herrigunera iritsi aurretik Juan Gorritik 2002an sortutako "Baserriko argia" eskultura ikusiko dugu. Emakume baserritarraren omenez egindako burdinezko eskultura honek 2 metroko altuera du. Ibilbidea amaitzeko, berehala Herriguneko aparkalekura iritsiko gara. (13.5 km)

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau