• argazkia Igantziko parajeak
  • argazkia Igantziko parajeak
  • argazkia Igantziko parajeak
  • argazkia Igantziko parajeak
  • argazkia Igantziko parajeak
  • argazkia Igantziko parajeak

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  3 ordu 10 minutu

Koordenatuak 1535

Fecha de subida 13 de mayo de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
644 m
112 m
0
2,6
5,2
10,44 km

Bisitak 375, kokapena 6

Nondik gertu Igantzi, Navarra (España)

Gaur, Igantzira joan gara. Herritik Unanuako tontorrera igo gara eta segidan Arantzako Eguzkialde auzoraino jaitsi gara mendiaren ertzetik. Landondon Arrata ibaiaren paraleloan Arantza eta Igantzi lotzen dituen xendan barrena bete dugu hurrengo tartea. Igantzira heldu aurretik San Juan Xarreko parajea bisitatu dugu.
San Juan iturria herri sinesmenaren arabera, bertako urak sendatzeko gaitasuna du: zapi edo oihal bat bertako iturrian busti eta mindutako gorputz atala igurzten da; gero zapia ondoko harkaitzetan utzi behar da. Errito honek inguruko eta urrutiko jendea erakartzen du. Hortaz gain, goian dagoen haitzuloan artzain baten irudia dago, eta hari dioten debozioa aipatu behar da: San Juan egunean eta hurrengo lau igandetan Igantziko meza bertan egiten da, sinesmen pagano eta kristauen nahasmen bitxiaz.
Paraje polit hau atzean utzi eta ondo markatutako xendatik erraz heldu gara Igantzi herrira.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/05/san-juan-xar.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta