Koordenatuak 853

Fecha de subida 9 de junio de 2015

Fecha de realización junio 2015

-
-
366 m
120 m
0
2,7
5,4
10,8 km

Bisitak 1215, kokapena 28

Nondik gertu Landarbaso, País Vasco (España)

Langagorri zista edo harkutxa, Landarbaso bidean, abiapuntu hartuko dugu. Errepidetik 500 metro egin ondoren eskuinean Igoin eta Arritxieta mendirantz doan bidea jarraituko dugu. Bide horretatik 600 bat metro egin ondoren ate edo langa bat gainditu behar da. Bidea jarraiturik handik 250 metrotara Landarbaso VI trikuharria aurkituko dugu. Bidearen ertzean dago baina ikustea ez da erraza, belar eta iratzez ia estalita dago eta. Hemendik 120 metrotara, zelaian gora, Landarbaso V trikuharria ikusteko aukera izango dugu, hau ere ia estalita. Lehengo bidera itzulita, berriro langa gaindituta, gorantz jarraitu Igoingo lepoara iritsi arte. Bertan Igoingo lepoa I trikuharria dago. Hortik aurrera tontorretatik doan bidea jarraituz bideak ez du galtzerik.

Honako megalitoak ikusteko aukera (ordenan):
1. Langagorri: Harkutxa
2. Landarbaso VI: Trikuharri.
3. Landarbaso V: Trikuharri.
4. Igoingo lepoa I: Trikuharri.
5. Igoingo lepoa II: Trikuharri.
6. Arritxieta: Trikuharri.
7. Akolako lepoa II: Trikuharri.
8. Sagastietako lepoa I: Trikuharri.
9. Sagastietako lepoa II: Trikuharri.
10. Putzuzar: Trikuharri
11. Akolako lepoa I: Trikuharri.

Oharra: Nik ezin izan nituen Landarbaso I, II, III eta IV trikuharriak aurkitu. Inork bere kokapen zehatza eta iristeko bidea jakinez-gero mesedez partekatu dezala.

Iturria: aranzadi-zientziak.org
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Zista
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta