Denbora  2 ordu 59 minutu

Koordenatuak 1289

Fecha de subida 19 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
371 m
-17 m
0
2,3
4,6
9,13 km

Bisitak 1151, kokapena 23

Nondik gertu Epela, País Vasco (España)

Epele auzoan emango diogu hasiera ibilbide honi. Epelerrekaren ondotik zabaltzen den bidean zehar aurrera egingo dugu, bide-seinale zuri eta horiek hau utzi eta maldan gorantz jarri arte. Baso mistoan barneratzen den lurrezko pistatik altuera modu progresiboan irabaziko dugu Igoringo lepora heldu arte. Puntu honetara heldu baino 200 bat metro lehenago, Igoringo lepoko lehen trikuharrira doan xenda gure ezkerrera utziko dugu eta lepoan bertan dagoen beste trikuharriaren ondora igoko gara.

Lepo honetatik Akolaratsa aldera marrazten den gandorrean zehar beteko dugu ibilbidearen hurrengo tartea. Asfodeloen artean marrazten den xendatik berehala iritsiko gara Igoringo bigarren trikuharriaren ondora. Xendak Arritxietako gainera eramango gaitu elorri zurien artean. Maldan beheran jarri eta berehala Arritxietako trikuharriaren aurriak ikusteko parada izango dugu eta lepora heldu baino lehen Akolako bigarren trikuharriarenak. Ehiztarien postuak nonahi daude eta horregatik ehiza-denboraldian ez da komeni paraje hauetan ibiltzea.

Akolako lepotik ezker aldera, izen bera duen lehen trikuharria dago, baina guk aurre egingo dugu Akolaratsako gainera igotzeko malda pikoari aurre eginez. Gainera iristean, erpin geodesikoa asfodeloen artean nabarmentzen da. Maldan behera segi eta belarrezko alfonbra zapalduz erraz jaitsiko gara Sagastietako trikuharri ederraren ondora, orain arteko osoena. Megalitoez gain, kostaldearen ikuspegi bikainaz gozatzeko aukera ederra izango dugu.

Abiapuntura itzultzeko, gertu ikusiko dugun pistatik hasik eta berehala Sagastietako bigarren trikuharria ikusiko dugu. Maldan behera azkar jaitsiko gara Akolako atsedengunera eta bertatik ateratzen den porlanezko bidetik Larregaineko sagardotegira. Bide asfaltatuan zehar jaisten jarraituko dugu eta behera iritsi baino lehen, errepidea utzi eta menditik beherantz jaisten den xendatik Epele auzora itzuliko gara.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/03/igoringo-trikuharria-pr-gi-1002.html
Epele
Igorin lepoa
Igoringo trikuharria 1
Igoringo trikuharria 2
Arritxieta
Arritxietako trikuharria
Akolako trikuharria 2
Akolaratsa
Sagastietako trikuharria 1
Sagastietako trikuharria 2
Akolako atsedengunea
Larregain sagardotegia
Epele auzoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta